Barakaldoko aurrekontu parte-hartzaileak kalean bihartik aurrera - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Barakaldoko aurrekontu parte-hartzaileak kalean bihartik aurrera

Barakaldoko aurrekontu parte-hartzaileak kalean bihartik aurrera

2017/03/02


Barakaldoko aurrekontu parte-hartzaileak bihar kaleratuko dira barakaldarren zalantzak argitzeko asmoz, bai eta parte hartu nahi dutenen botoak auzoetan jasotzeko ere. Lehen bisita Arrontegin egingo da, 11:00etatik 14:00etara, eta ondoren, Retuerton, 16:00etatik 19:00etara.
Arrontegiko anbulatorioaren ondoan, eta Retuertoko plazan jarriko da karpa, auzoetako lekurik jendetsuenak aukeratu dira. Prozesu parte-hartzaile honetan adituak diren pertsonak egongo dira karpan, herritarrek ekimenaren inguruan izan ditzaketen zalantzak argitzen laguntzeko, bai eta beste azalpen batzuk emateko ere, hala nola zeintzuk proiektu aukeratu diren bozkatzeko, proiektu bakoitzak dituen proposamen zehatzak...


Gainera, karpa barruan ontzi bat ere jarriko da parte hartu nahi duten barakaldarrek aurrekontu parte-hartzaileen formularioa bete, eta barruan sar dezaten.


Astelehenean, martxoak 6, Gurutzeta auzoaren txanda izango da eta Gurutzetako ospitalearen ingurumarian jarriko da karpa 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. Hurrengo egunetan San Bizente, Desertu-Urban, Bide Onera, Zuhatzu-Arteagabeitia, Lutxana, Santa Teresa eta Burtzeña auzoetara ere iritsiko da karpa.


EHUNDIK GORA FORMULARIO ON LINE LEHEN EGUNEAN


Aurrekontu parte-hartzaileen botazio epea atzo zabaldu, eta martxoaren 15ean itxiko da. Herritarren lehentasunak jasotzeko, hamar bat ontzi jarri dira Barakaldoko auzoetan, karpak jarriko dira eta online botatzeko aukera ere badago. Lehen egunean, ehundik gora formulario jaso ziren on line.
Honako leku hauek aukeratu dira ontziak jartzeko: Lasesarreko kiroldegia, Herriko Plazako HAZ, Clara Campoamor, Zuhatzuko Kultur Etxea, Lutxanako LHIK, Retuertoko adinekoen zentroa, Gurutzetako Kultur Etxea, Errekatxoko CIHMA, Kastrexanako plaza eta Burtzeñako ludoteka.
Behin betiko 22 proiektuen formularioak Udalaren web orrian -www.barakaldo.org- aurki daitezke, orriaren eskuinaldean dagoen Aurrekontu Parte-hartzaileak atalean.

 

Partekatu:
Twitter Facebook