Euzko Alderdi Jeltzaleak gaur goizean Osakidetzak Urbaneko anbulatorioari pediatria-zerbitzua jartzea eskatzen diogun larrialdi mozio bat aurkeztu du arratsalde honetako osoko bilkuran eztabaida dadin. Eskaera hau gaurko osoko bilkurako EAJ-PNVk ere planteatutako ekimenarekin bat dator, modu berean Eusko Jaurlaritzari Arrontegiko osasun zentrorako pediatria-zerbitzua jartzea eskatzen baitiogu.
EAJ-PNV pertsonei beren inguru hurbilean eskaintzen zaien osasun publiko eta on baten alde agertzen da. Horregatik, maiatzean gertatu zen bezala, arratsalde honetako osoko bilkuran Barakaldoko alderdi guztiak gure Urban eta Arrontegiko auzokideen eskaerekin ados egotea nabarmen gera dadin espero dugu, beraien anbulatorioetan pediatria-zerbitzua eskatzen dutenean.
Partekatu: