Barakaldoko EAJ-PNVk Eusko Jaurlaritza berriak Arrontegiko eta Urbango pediatren eskaeraz arduratzea espero du - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ

 

Hasiera > Albisteak > Barakaldoko EAJ-PNVk Eusko Jaurlaritza berriak Arrontegiko eta Urbango pediatren eskaeraz arduratzea espero du

Barakaldoko EAJ-PNVk Eusko Jaurlaritza berriak Arrontegiko eta Urbango pediatren eskaeraz arduratzea espero du

2013/03/01


Euzko Alderdi Jeltzalea zoriontzen da atzoko osoko bilkuran bere ekimena onartu zelako. Ekimen horren bidez, Eusko Jaurlaritzari eskatzen genion Urbango anbulatorioan pediatria zerbitzua jartzea. Hala ere, maiatzean gertatu zen bezala, osoko bilkurak Arrontegiko anbulatoriorako zerbitzu hau ere eskatzeak pozten gaitu.

EAJ-PNVk atzo Urbango auzokideek euren auzoko anbulatorioan pediatria zerbitzua edukitzea eskatzen zuen premiazko mozio bat aurkeztu zuen. Gure proposamena onartu zen, nahiz eta PSEk eta Bilduk aurkako botoa eman.

EAJ-PNVk Urkullu Lehendakariak, Patxi Lópezek eta PSEk aurkeztutakoaren aldean, beste jarduera desberdin bat aurkeztea espero du. Momentuz, itxaropentsu agertzen gara, 3 hilabete baino gutxiagoren buruan Patxi Lópezen gobernu ohiak Arrontegiko 1.200 auzokideei sortutako arazoa konpondu egin baitu. Auzokide hauek ikusi zuten bere auzoko anbulatorioa irekitzen zela, eta hala ere, Urbaneko Osasun Zentrora joan behar zutela kontsulta pasatzera (bertara eraman zituzten Zaballako kontsultoriotik, Arrontegikoa eraikitzen zen bitartean). Azken asteotan Osakidetzak arazoa konpondu egin du, Arrontegiko anbulatorioan familia-mediku bat eta erizain bat gehitu dituelako, beraz orain 1200 paziente horiek jada bere auzoko anbulatorioan arreta jasotzen dute.

Partekatu:
Menéame Twitter Facebook




KEXA ZAITEZ!

Adiera zaitez! Bidali zure kexa. Zerk kezkatzen zaituen jakin nahi dugu.

Izena:

Posta elektronikoa:

Testua:

Barakaldoko EAJren Facebook profila Barakaldoko EAJren Google + profila Barakaldoko EAJren Twitter profila Barakaldoko EAJren Youtube kanala Barakaldoko EAJren Flickr kanala Barakaldoko EAJren Instagram kanala