Euzko Alderdi Jeltzaleak bere Programa barruan Euskarari leku berezi bat erreserbatu dio. Barakaldon gure hizkuntzaren diagnosiak gure Udaletxearen inplikazioa handiagoa izan behar dela adierazten digu, bai euskararen hedatze eta laguntzaren politikak eta neurrien garapenean bai Barakaldoko erakunde, eragile eta talde euskaltzaleak laguntzen. EAJk aurkezten dituen ekimenak hortik doaz, alde batetik gure auzokoen euskara ikasketa eta erabilpena bultzatzen eta, bestaldetik, gure hizkuntza erabiltzen eta sustatzen lan egiten duten erakundeei laguntzen.
Partekatu:
Facebook