Euzko Alderdi Jeltzaleak gaur goizean ekimen batzuk erregistratu ditu, alde batetik, udal kudeaketan gardentasun handiagoa lortzearen bila doana eta bestetik auzokoen partaidetza bultzatzea Udal Erakundeak hartutako dagozkien erabakietan, Udaletxearen eta barakaldotarren hurbiltasuna errazteaz gain.
Helburu honekin EAJk gaur goizean Barakaldoko Udaletxearen funtzionamendu eta antolakuntza arautzen dituen Udal Arautegi Organikoa (UAO) aldatzeko 5 mozio aurkeztu ditu. Helburua hobetzea eta bere onarpena lortzea da, gure Alderdia beste talde politikoek gure ekimenei aurkezten dizkieten aldaketa-proposamenak eztabaidatzeko eta akordio batera ailegatzeko prest dago. Horregatik, gure proposamenak erregistratzeaz gain, talde guztiei aipatutako mozioak bidali dizkiegu, lan-dokumentu bezala bere ekarpenak aldaketa-proposamen antzera egin nahi badituzten.