Barakaldoko gazteek alokairua ordaintzeko laguntzak eska ditzakete asteazkenetik aurrera - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ

 

Hasiera > Albisteak > Barakaldoko gazteek alokairua ordaintzeko laguntzak eska ditzakete asteazkenetik aurrera

Barakaldoko gazteek alokairua ordaintzeko laguntzak eska ditzakete asteazkenetik aurrera

2018/04/30


Barakaldoko Udalak datorren asteazkenean, maiatzak 2, alokairua ordaintzeko laguntzak eskatzeko deialdia zabalduko du. Emantzipazioa bultzatzeko, 18 urtetik 35era bitarteko gazteei zuzendutako deialdia da. Hirigintza, Azpiegitura eta Udal Zerbitzu Arloak 150.000 euro ditu xede horretarako.


Laguntza hori eskatu nahi dutenek Udaleko erregistro nagusian aurkeztu beharko dute dokumentazioa uztailaren 2a baino lehen. Eretza SA Hirigintza Kudeatzeko Sozietateak El Castañal kaleko 8. zenbakian dituen bulegoetan emango die arreta herritarrei, besteak beste, ordenantzan ezarritako irizpideei eta zenbatekoei buruzko informazioa emango die, edota eskaera aurkezteko behar duten dokumentazioa (NANa, banku-helbideratzea, Ogasunarekin zerga betebeharrak egunean dituztela adierazteko ziurtagiria, ondasun-ziurtagiria) prestatzen eta biltzen ere lagunduko die.


Diru-laguntza hauek eskatzeko aukera izango dute gutxienez, 9.000 euroko diru-irabazi gordinak dituztenak, eta honako hauek baino gutxiago direnean: 25.000 euro gordin, bizikidetza unitatea kide bakar batez osatuta badago, eta 35.000 euro gordin, urteko, bizikidetza unitatea kide bat baino gehiagoz osatua badago.


Eskatzaile bakoitzak jasoko duen zenbatekoaren mailakako taula bat zehaztu da, eskatzailearen urteko diru-sarrerak kontuan hartuta, gutxien dutenek gehiago jaso dezaten. Honako hau da banaketa:
Urteko diru-sarreren tartea Laguntzaren ehunekoa (errenta gaineko zenb.) Hileko gehienezko zenbatekoa



9.000tik 17.999 €-ra % 50 350,00
18.000tik 24.999 €-ra € % 35 245,00
25.000tik 34.999 €-ra % 20 140,00

Alokairu-kontratuan etxebizitzaz gainerako elementuak sartzen baldin badira, hala nola, garajea edo trastelekua, trasteleku bakoitzeko 30 €, eta garajeko 60 € hilean kenduko zaio errenta konputagarriari.


“Badakigu gazteek etxebizitza bat hartzeko arazo handiak dituztela gaur egun, eta alokairua da emantzipatzeko aukerarik erabilgarriena; horregatik, 35 urtetik beherako barakaldarrentzako alokairurako laguntza hau oso tresna lagungarri bihur daitekeela uste dugu” esan du Kultura, Hezkuntza, Euskara, Gazteria eta Droga-mendekotasunen Prebentzio Arloko zinegotzi Nerea Canterok.


Dena den, hau ez da gazte barakaldarrek etxebizitza bat edukitzeko erraztasuna ematen duen udal ekimen bakarra. Eretzaren bitartez, Udalak arrazoizko prezioa alokatzeko (300-390 euro hilean) 16 etxebizitza ere baditu.

Partekatu:
Menéame Twitter Facebook




KEXA ZAITEZ!

Adiera zaitez! Bidali zure kexa. Zerk kezkatzen zaituen jakin nahi dugu.

Izena:

Posta elektronikoa:

Testua:

Barakaldoko EAJren Facebook profila Barakaldoko EAJren Google + profila Barakaldoko EAJren Twitter profila Barakaldoko EAJren Youtube kanala Barakaldoko EAJren Flickr kanala Barakaldoko EAJren Instagram kanala