Barakaldoko Musika Kontserbatorioko ikasleek Bilboko `Auzoz-Auzo´ programan parte hartuko dute - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Barakaldoko Musika Kontserbatorioko ikasleek Bilboko `Auzoz-Auzo´ programan parte hartuko dute

Barakaldoko Musika Kontserbatorioko ikasleek Bilboko `Auzoz-Auzo´ programan parte hartuko dute

2017/02/03


Barakaldoko Udal Musika Kontserbatorioak Bilbao 700 Fundazioak `Musika-Musica´ jaialdiaren aurretik antolatzen duen jardueran, hau da, `Auzoz-Auzo´ programan parte hartuko du asteburu honetan. Jaialdia adin guztietako jendeari zuzendurik dago eta hilabete honetan gauzatuko da Bilboko zortzi barrutietan. Programazioaren barruan Barakaldoko Kontserbatorioko bi kontzertu sartu dira, bihartik otsailaren erdialdera bitartean.

Lehenengo kontzertua Kontserbatorioko Perkusio taldeak emango du 12:00etan, Mariaren Bihotza plazatik abiatuko da eta dantza talde batekin eskainiko du ikuskizuna.
Barakaldok berriro parte hartuko du otsailaren 17an. Egun horretan, Kontserbatorioko Orkestra Sinfonikoak emango du kontzertua; Artebi dantza moderno taldearekin batera Europa parkean musika-ibilaldia egingo du. Ikuskizuna 18:00etan hasiko da.


Bestalde, Barakaldoko Udal Musika Kontserbatorioa Bilbao 700 Fundazioak antolatutako `Musika-Musica´ jaialdiaren kartelean ere agertuko da. Jaialdiaren hamaseigarren urtea izango da aurtengoa, eta Euskalduna Jauregian garatuko da martxoaren 2, 3, 4 eta 5ean. “Oso aukera ona da gure kontserbatorioarentzat horrelako ikuskizunean parte hartzea, ikasleen maila ez ezik, zentroak egiten duen lana ere aintzatesteko” adierazi du Kultura, Hezkuntza, Euskara, Gazteria eta Droga-mendekotasunen Prebentzio Arloko zinegotzi Nire Canterok. “Jaialdia oso erakustoki ona da Barakaldorentzat”

 

 

Partekatu:
Twitter Facebook