Barakaldoko PSEren estilo berria nabarmen geratzen da: gero eta okerrago - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Barakaldoko PSEren estilo berria nabarmen geratzen da: gero eta okerrago

Barakaldoko PSEren estilo berria nabarmen geratzen da: gero eta okerrago

2013/07/26


Alkalte bezalako debutean, Alfonso Garcíak gure mozioa erregu bihurtu zuen bozka zedila eragozteko. Egia da ez dudala ulertzen gure mozioaren zein partek molestatzen zuen. Udal zerbitzuen zinegotziari bere jarrera azaltzea egokitu zitzaion eta bere argudio bakarra izan zen EAJ-PNVren proposamena legez kontrakoa zela eta lehiaketara aurkezteko edozein enpreseren eskubidea eragozten zuela. Gure proposamenak zer zioen azaldu behar izan nion gainerakoen ekimenei buruzko bere interesik ezak ez irakurtzera eraman zuela agerian geratu zelako. EAJ-PNVk gure herriko enpresak lehiaketara aurkeztera gonbidatzea eskatzen zuen, gainerako enpresen lehia askeko eskubidea errespetatuz Legeak ezarritako beharrezko iragarkien bidez.

Alkateak eta bere zinegotziak argi utzi zuten osoko bilkuran onartu zena ez dutela beteko. Barakaldoko alderdi guztiok PSEri osoko bilkuran hartutako erabaki guztiak errespetatzeak ez zuen ezertarako balio izan. Egiten dena eta ez dena erabakitzen dutenak haiek direla izan zen bere erantzuna.

Barakaldoko PSEri galdetu nion udaleko haur eskoletan plazarik gabe geratu diren 150 familiei zer erantzungo zien, zer eskainiko zien. Ezer ere ez. Familia horientzat ez dago erantzunik.

Partekatu:
Twitter Facebook