Barakaldoko udal web orrian ez dela batera zentsurarik izan erakusten du txosten tekniko batek - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Barakaldoko udal web orrian ez dela batera zentsurarik izan erakusten du txosten tekniko batek

Barakaldoko udal web orrian ez dela batera zentsurarik izan erakusten du txosten tekniko batek

2017/01/13


“Iazko abenduaren 27tik aurrera gertatutako okerra konponbidean jarri zen, eta, horretarako, zaharkitutzat jotako albisteak “iraungitzeari”, ez, ordea, ezabatzeari, ekin zitzaion. Eginkizun hori Antolakuntza, Sistemak eta Berrikuntza Teknologikoaren zerbitzuko teknikarien ekimenez egin zen, eta politikariek ez dute esku-hartu”. Hori dio, Barakaldoko PSEk joan den asteartean 2015 aurretiko albisteak web orritik desagertzearen ondorioz egindako zentsura salaketei erantzunez, gaur goizean, Udaleko talde politikoei aurkeztu zaien txosten teknikoak.

RSS bidezko alerta sisteman gertatutako arazo bat konpontzeko Antolakuntza, Sistemak eta Berrikuntza Teknologikoko taldeak zertan jardun zuten azal zezan txosten bat egiteko eskatu zuen orduan gobernu taldeak, web orriko edukiak indargabetzen eta nabigatzaile desberdinak probatzen aritu baitziren udal langileak.


Zerbitzuburuak sinatutako txostenean bazter uzten da zentsura ekintzarik izan zenik, ez baitzen jarduketa horretan inolako esku-hartze politikorik izan, haren helburu bakarra RSS zerbitzariak gaizki zergatik ziharduen ikertzea zenez.


2015 urtera arteko dokumentuak iraungi ziren, eta urte horretan PSE izan genuen gobernuan ekainera arte. Beraz, PSEren informazioaz gainera, osteko EAJ-PNVrena ere bazegoenez web orrian, oposizioko salaketak ez dute batere zentzurik.


Hala ere, bi komunikatu egin ditu udal gobernuak egoera argitze aldera, eta horrenbestez, Barakaldoko PSEri eskatzen diote, txostena eta bertan datorren informazioa aztertu ondoren, atzera egin dezala eta barkamena eska diezaiola bai gobernuan den taldeari bai udal langileei.
Txostenean zehazten denez, iraungitako edukiak berriz ekarri dira web orrira.

 

Partekatu:
Twitter Facebook