Barakaldoko udalak aurkeztutako tasa eta zergen proposamena hobetzen du EAJ-PNVk - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Barakaldoko udalak aurkeztutako tasa eta zergen proposamena hobetzen du EAJ-PNVk

Barakaldoko udalak aurkeztutako tasa eta zergen proposamena hobetzen du EAJ-PNVk

2013/10/24


Euzko Alderdi Jeltzaleak udal arduradunek aurkeztutako prezio publikoen, tasen eta zergen proiektua onartuko du, gure alderdiak planteatutako 20 zuzenketa onartu eta gero. Zuzenketa hauek gure herrian jarduera ekonomikoa bultzatzen lagunduko dute eta aldi berean gure auzokideek gure udalak orain arte daukagun bezalako zerbitzuak ematen jarraitu ahal izateko bakarrik beharrezkoa dena ordain dezaten bilatzen du.

EAJ-PNVk Barakaldorekin eta gure auzokideekin hartutako konpromisoa gogoratu nahi du. Akordio honi esker Barakaldoko udalak 2013ko tasak eta zergak luzatu behar ez izatea lortu dugu eta hori dela eta gure udalak barakaldarrei emandako oinarrizko zerbitzuak eskaintzen eta mantentzen jarraitu ahalko du.

Partekatu:
Twitter Facebook