Barakaldoko Udalaren webean argitaratutako berrien informazio-tratamenduak kezkatzen du EAJ-PNV - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ

 

Hasiera > Albisteak > Barakaldoko Udalaren webean argitaratutako berrien informazio-tratamenduak kezkatzen du EAJ-PNV

Barakaldoko Udalaren webean argitaratutako berrien informazio-tratamenduak kezkatzen du EAJ-PNV

2013/03/27


Euzko Alderdi Jeltzaleak Barakaldoko Udaleko gobernu taldearen jarreragatik bere kezka erakusten du. Gobernu taldeak astelehenean ospatutako batzordean agerian utzi zuen ez daukala asmorik udal webean berriak argitaratzeko orduan jarraitzen dituzten irizpideak zuzentzeko. Jarduera horren bidez komunikazio-kanal honetan, barakaldar guztion artean ordaindutakoa, argitaratuta agertzen diren informazio batzuen tratamendua politizatu du.

EAJ-PNVk Alkatetzako ordezkari-zinegotziak erakutsitako jarrera oso larri hartzen du, ez zeukala guri hitz egitea uzteko asmorik jakinarazi zigun eta. Horretarako hurrego hitzak erabili ziztuen: “batzordeak ezin du gai hauetarako jarduera protokolorik onartu”. Gogoratu genion moduan, batzorde hori proposatu genuen “ez proposamenak onartzeko”, baizik eta alderdi politiko bakoitzak “protokolo baten parte izandako proposamenak” egin ahal izateko. Izan ere, protoko honek hemendik aurrera alkatetzako sailaren jarduera zuzenduko luke, udal-webean osoko bilkurei buruzko informazioak argitaratzeko orduan.

Batzordearen abiapuntua kezkagarria izan zen, baina askoz gehiago zinegotzi sozialistaren adierazpenak, “gobernu taldea, PSE alegia, dela zer den berria eta zer ez den berria eta zer duen interes publikoa erabakitzen duena” aitortu baitzuen. Hau da, erabateko gardentasun, partaidetza eta informazio-zehaztasun ariketa bat.

Partekatu:
Menéame Twitter Facebook




KEXA ZAITEZ!

Adiera zaitez! Bidali zure kexa. Zerk kezkatzen zaituen jakin nahi dugu.

Izena:

Posta elektronikoa:

Testua:

Barakaldoko EAJren Facebook profila Barakaldoko EAJren Google + profila Barakaldoko EAJren Twitter profila Barakaldoko EAJren Youtube kanala Barakaldoko EAJren Flickr kanala Barakaldoko EAJren Instagram kanala