Barakaldoko Udalari jolasgune estaliak jartzen hastea eskatzen dio EAJ-PNVk - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Barakaldoko Udalari jolasgune estaliak jartzen hastea eskatzen dio EAJ-PNVk

Barakaldoko Udalari jolasgune estaliak jartzen hastea eskatzen dio EAJ-PNVk

2013/11/19


Euzko Alderdi Jeltzaleak gaur goizean mozio bat aurkeztu du zeinetan Barakaldoko Udalak, pixkanakako eran, Barakaldoko auzoetan jolasguneak estaltzen hastea eskatzen duen. Barakaldoko auzokide batek planteatutako ekimena biltzen du mozio honek. Auzokide honek barakaldarren 1158 sinadura bildu ditu, gure hirian jolasgune estalien eskaera bermatzen dutenak.

2010ean EAJ-PNVk planteatutako eskaera zaharra da. Momentu hartan, herritarren parte hartze prozesu bat abian jarri genuen. Prozesu honetan auzokideek, umeek barne, esan ziguten nola nahi zuten udalak berrituko zuen Anaien parkea izan. Auzokideen ekimenen artean jolasgune estaliak agertu ziren eta udal arduradunei helarazi genien. Hauek ez zuten entzun.
 

 

Partekatu:
Twitter Facebook