Barakaldon ez da TAO zerbitzurik egongo Aste Santuan. Iaz egin zen bezala, enpresako sindikatuen eskariak kontuan hartuta, Larunbat Santuan ez da zerbitzurik egongo laneguna izan arren, beraz, barakaldarrek inolako kosturik gabe aparka dezakete apirilaren 13tik 17ra hiriko edozein lekutan.
Iaz arte, hiriaren erdialdean zehar autoz mugitzen ziren herritarrek Larunbat Santuko goizean ordaindu egin behar izaten zuten aparkatzeagatik. Gurutzetan, TAO zerbitzua astelehenetik ostiralera bitartean dago. Hala ere, gobernu taldeak TAOko langileei Larunbat Santuko landaldia kentzea erabaki zuen, egun horietan, hirian zehar mugitzen den ibilgailu kopurua nabarmen murrizten baita.
Partekatu: