Barakaldon Misio Komertziala antolatu da, sektoreko profesionalei Protagonistak ekimenaren hamar kasu arrakastatsu ezagutarazteko - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Barakaldon Misio Komertziala antolatu da, sektoreko profesionalei Protagonistak ekimenaren hamar kasu arrakastatsu ezagutarazteko

Barakaldon Misio Komertziala antolatu da, sektoreko profesionalei Protagonistak ekimenaren hamar kasu arrakastatsu ezagutarazteko

2025/10/21


Barakaldoko Retail Euskal Eskolak "Misio Komertziala" antolatu du gaur, Inguralde eta Cámara Bilbaorekin elkarlanean. Jardunaldi horri esker, txikizkako sektoreko profesional-talde batek gertutik ezagutu ahal izan du Inguraldeko Enpresen Sustapen Arloak bultzatutako "Protagonistak – Ikasten duten eta aurrera egiten duten pertsonek eta enpresek" ekimeneko hamar establezimendu barakaldarrek garatutako merkataritza-berrikuntzako prozesua.

"Protagonistak ekimena martxan jartzeko arrazoi nagusietako bat beti izan da saltoki horiek sektore osorako duten inspirazio-ahalmena", gogorarazi du David Solla Inguraldeko presidenteak. "Ziur gaude Merkataritza Misio honetan izena eman duten saltokiek beren negozioetan guztiz aplikagarria den ideia bat baino gehiago ezagutuko dutela Barakaldon".

Barakaldo Misio Komertziala gaur goiz osoan zehar garatu da, 9:00etatik 15:00etara, eta "Protagonistak" ekimenaren parte diren hamar saltoki bisitatu ditu. Zehazki, honako negozio hauek aukeratu dira oraingoan: Carnicería Charcutería Ricardo, El Gnomo de Amelie, Kili Kili Store, Ojalá..., BiziSlow/BiziGranel, Productos Gallegos Fernández, Izarraitz Montaña, Estela Salud Capilar, Joyería Salazar eta La Tallerteka.

Bisitetan, Misio Komertzialean parte hartu duten pertsonek bertatik bertara ezagutu ahal izan dituzte "Protagonista" negozio bakoitzaren esperientziak, ibilbidea, ikaskuntza-prozesua eta arrakastaren gakoak. "Saltokien benetako eta gertuko esperientziak dira, beren ingurunea irakurtzen, beren burua berrasmatzen eta tokiko esparrutik ekarpenak egiten jakin dutenak", ziurtatu du Sollak. Ekimen horrek piztu duen interes handia agerian utzi du, bertaratzeko plazak – sektoreko profesionalei mugatuak eta Bilboko Ganberak kudeatuak – egun gutxiren buruan osatu baitziren.

A Coruñako "La Crisálida" mertzeriarekin topaketa
Gaur egindako "Protagonista" saltokien ibilbideaz gain, Merkataritza Misioak topaketa berezi bat ere aurreikusten du, Ramon Santosek, A Coruñako "La Crisálida" mertzeriaren sortzaileak, parte hartuko duena. Santos Barakaldon izango da azaroaren 11n, bere sormen eta berrikuntzagatik nazioarte mailan atentzioa eman duen berrasmatze prozesu bati buruzko xehetasunak emateko.

Ramón Santosekin topaketa CIS Barakaldo-Los Hermanos aretoan izango da, 14:30etatik 16:00etara, azaroaren 11n, asteartea. Topaketara joateko izena eman behar da honako bide hauen bidez: empresa@inguralde.eus/T. 94 478 9395.

(ITURRIA: Barakaldoko Udala)

Partekatu:
Twitter Facebook