Barakaldon musika eskaintza zabala izango da asteburu honetan, Derby Motoreta"s Burrito Kachimba eta Lagartija Nick izango direlarik erakargarri nagusiak - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Barakaldon musika eskaintza zabala izango da asteburu honetan, Derby Motoreta"s Burrito Kachimba eta Lagartija Nick izango direlarik erakargarri nagusiak

Barakaldon musika eskaintza zabala izango da asteburu honetan, Derby Motoreta"s Burrito Kachimba eta Lagartija Nick izango direlarik erakargarri nagusiak

2024/10/25


Barakaldo musikazaleen topaleku izango da asteburu honetan berriz ere. Herriko plazan bi karpa egongo dira. Horietako batean, gaur goizetik eta igandeko arratsaldeko hirurak arte Bunker musika azoka izango da. 10 stand izango ditu eta bertaratzen diren jarraitzaileek honakoak aurkituko dituzte: disko-dendak, diskoetxeak, erreferentzia musikal ugari dituzten liburu-denda eta argitaletxeak, zinemari, telesailei edo komikiei buruzko bildumagileen artikuluak eta Stuart MacDonald argazkilariaren erakusketa bat.

Bunkerrek artista eta idazleek musikarekin duten lotura emozionalari buruz hitz egin dezaten sustatuko du berriz ere. Roberto Moso (Zarama), Ricardo Lezón (McEnroe) eta Óscar Avendaño (The Bo Derek's, Siniestro Total) musikariek Iker Barbararekin (MondoSonoro musika-aldizkariaren koordinatzailea Euskal Herrian) berba egingo dute eta euren liburu autobiografikoak aurkeztu eta sinatuko dituzte. Derby Motoreta 's Burrito Kachimba, Antonio Arias eta Eric Jiménez (Lagartija Nick) eta Ana Curra ere Barbararekin hizketan arituko dira Hiriko Soinuak jaialdian emango dituzten kontzertuen aurretik.

Kontzertuak eta tailerra
Bunkerrek Mountain Men (1970eko hamarkadako hard rock bertsioak, Jokin Salaverria, Miguel Moral eta Unai G. Kortazarrekin) eta La Nevera Vacía (2019ko Hiriko Soinuaken lehiaketan Barakaldoko artistarik onenari saria) taldeen kontzertuak ere antolatu ditu; eta Paule Bilbaok, arte-terapian espezializatutako psikologoak eta Arima taldeko konpositore eta abeslariak, Barakaldoko Bituritxa Lanbide Heziketako Institutuko ikasleei emango dien tailer bat.

Hiriko Soinuaken festibala
Bunker Hiriko Soinuaken festibalaren inguruan programatu da. Musikaldia Herriko plazako beste karpan kokatuko da eta kontzertuak gaur, ostirala, hilak 25, eta bihar, larunbata, hilak 26, arratsaldean eta gauean izango dira. Gaurko izen nabarmenenak Lagartija Nick eta Ana Curra izango dira. Edgar Allan Pop eta Erromintxelak izango dituzte lagun, Hiriko Soinuaken lehiaketaren 6. edizioaren Berdintasun eta Euskarazko Artista Onenaren sarien irabazleak, hurrenez hurren. Larunbateko kartel burua Derby Motoreta's Burrito Kachimba talde sevillarra izango da. Horien aurretik, The Bo Derek's talde galiziarrak eta Deep Sea Monk eta DeBuk taldeek joko dute, 2024ko Hiriko Soinuaken lehiaketako Barakaldoko artista onenaren sariaren eta sari nagusiaren irabazleak, hurrenez hurren. Bunker-era eta Hiriko Soinuak festibalera sarrera doakoa izango da.

Talentu berria, kalitatezko eskaintza eta tokiko merkataritzaren sustapena
"Sei edizio hauetan Hiriko Soinuak ekimenak, bere adar ezberdinen bitartez, helburu ezberdinak lortu ditu.

Alde batetik, lehiaketa dago, artista berriak bilatu eta sustatzeko eta industrian ematen dituzten lehen urratsetan bide lagun izateko; Barakaldoko taldeei eta emakumeen eta euskararen presentzia sustatzeari arreta berezia jarriz.

Festibalak hainbat helburu betetzen ditu: kalitatezko musika-programazioa eskaintzea, Derby Motoreta's Burrito Kachimba, Lagartija Nick edo Ana Curra bezalako izen handiekin; lehiaketako talde irabazleei euren musika entzule askoren aurrean aurkezteko aukera ematea; eta tokiko merkataritza eta ostalaritza sustatzea.

Eta, azkenik, Bunker musikazaleen, sortzaileen, artisten, disko-denden eta argitaletxeen artean komunitate txiki bat ehuntzeko espazioa da. Industriara hurbiltzeko modu bat da, baina gertutasunez eta musika eta emozioak erdigunean jarriz.

Uste dugu sei edizio hauetan konbinazio orekatua lortu dugula kultura- eta ekonomia- sustapenaren eta talentu berriei emandako babesaren artean", adierazi du Jonathan Martín Barakaldoko Udaleko Gazteria zinegotziak, Jon Gondra Hiriko Soinuak eta Bunkerreko antolatzailearekin eta Beatriz Álvaro eta Jaime Buenaventura Edgar Allan Pop Hiriko Soinuak 2024ko Berdintasun Sariko kideekin batera emandako prentsaurrekoan.

Ordutegiak eta Derby Motoreta’s Burrito Kachimbaren solasaldian aldaketa
Jarraian Hiriko Soinuaken festibaleko kontzertuen eta Bunkerreko jardueren ordutegiak uzten dizkizuegu. Azken atal honetan, Derby Motoreta's Burrito Kachimbaren solasaldian izandako ordutegi-aldaketa nabarmendu behar da.

HIRIKO SOINUAK 2024 FESTIBALA
Herriko plaza, Barakaldo (Karpa estalia)
Doan

Ostirala, urriak 25
19.25 Erromintxelak
20.05 Edgar Allan Pop
20.55 Ana Curra
22.30 Lagartija Nick
0.00 Amaiera

Larunbata, urriak 26
19.20 DeBuk
19.55 Deep Sea Monk
20.50 The Bo Derek’s
22.30 Derby Motoreta’s Burrito Kachimba
0.00 Bukaera

BUNKER 2024
Disko, liburu eta memorabilia azoka, solasaldiak eta kontzertuak.
Herriko plaza, Barakaldo, doan
Karpa estalia (10 stand + kontzertuetan, mahainguruetan, solasaldietan… 100 eserleku + zutik egoteko tokia)

Stand-ak:
Ordutegiak: Ostirala 25 (11.00-14.30 eta 16.00-21.45); larunbata 26 (10.00-14.30 eta 16.00-21.45); eta igandea 27 (10.00-15.00)

-Comun20 (Zaragoza): hip-hopean berezitutako merchandising-a, arropa eta diskoak.
-Katakrak (Iruñea): feminismoetan, geografia kritikoan eta euskaratutako literatura eraldatzailean espezializatutako liburu-denda.
-Long Play (Barakaldo): Disko-denda 1978tik.
-Mano del Friki (Barakaldo): Bildumagile-artikuluak: zinema, telesailak, komikiak...
-Munsterama (Santurtzi): Binilo eta berrargitalpenetan berezitutako disko-denda
-Picaraza Shop (Zaragoza): Argitaletxe eta diskoetxe txikietako liburuak eta diskoak.
-Stuart MacDonald, argazki-erakusketa (2 stand): hogei urte baino gehiago nazioarteko musikari ospetsuei argazkiak ateratzen.
-Re-Loop Shop (Logroño): biniloetan berezitutako disko-, liburu- eta merchandising-denda.
-Vinylora (Vitoria-Gasteiz): Artista berriei eta haien bezeroei arreta berezia eskaintzen dien disko-denda.

Bunker-eko jarduerak

Ostirala, urriak 25
17.30-17.50 Solasaldia: Ana Curra
18.55-19.20 Solasaldia: Antonio Arias eta Eric Jiménez (Lagartija Nick)

Larunbata, urriak 26
12.00-13.15 Solasaldia eta liburuen sinadura: ‘La vida a través de la música’, Roberto Moso (Zarama) eta Ricardo Lezón-ekin (McEnroe)
13.25-14.15 Kontzertua: Mountain Men (Getxo-Bilbao)
17.45-18.00 Solasaldia eta liburuen sinadura: Óscar Avendaño (The Bo Derek’s, Siniestro Total…).
20.25-20.45 Solasaldia: Derby Motoreta’s Burrito Kachimba

Igandea, urriak 27
13.00-13.50 Kontzertua: La Nevera Vacía (Barakaldo)

Informazio gehiago:
www.barakaldo.eus
Facebook: facebook.com/hirikosoinuak
Instagram: instagram.com/hirikosoinuak

(ITURRIA: Barakaldoko Udala) 

Partekatu:
Twitter Facebook