Barakaldon ospatuko da ekainaren 29 eta 30ean CFHK Txapelketaren V. edizioa, crossfit eta herri kirolak uztartuz - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Barakaldon ospatuko da ekainaren 29 eta 30ean CFHK Txapelketaren V. edizioa, crossfit eta herri kirolak uztartuz

Barakaldon ospatuko da ekainaren 29 eta 30ean CFHK Txapelketaren V. edizioa, crossfit eta herri kirolak uztartuz

2024/05/30


Barakaldok CFHK Txapelketaren bosgarren edizioa hartuko du ekainean, crossfit lizentzia duen lehiaketa, diziplina honetako ariketak eta herri kiroletako proba klasikoak bateratzen dituena. Lehiaketa honetan, hemen, Barakaldon, 530 parte-hartzaile baino gehiago izango dira, 140 emakume. Ekitaldia ekainaren 29an eta 30ean izango da, 08:00etatik 21:00etara eta 08:00etatik 16:00etara, Lasesarreko kiroldegian. Amaia del Campo alkateak aurkeztu du ekitaldia gaur goizean, Carlos Sergio Atxotegi Bizkaiko Foru Aldundiko Kirol zuzendariarekin, Ane Gutierrez Bizkaiko Herri Kirol Federazioko kidearekin eta Iker Indurain CFHK Txapelketako antolatzailearekin.

Ekitaldia publikoarentzat zabalik egongo da, eta sarrerak https://cfhk.eu/eu/ web orrian eros daitezke, 6 eta 10 euro arteko prezioan bi egunetarako. Lehiaketa bost proba egitean oinarrituko da, eta proba horiek ez dira ezagutuko ekitaldia baino astebete lehenago arte. Nabarmentzekoa da aurten emakumeen parte-hartzea, 140 emakume kirolari izango baitira. "Horrelako indar-kirolak gizonezkoen munduarekin lotu izan dira tradizionalki. Edizio honetan 140 emakumek euren trebetasuna eta indarra probatuko dute, eta, zalantzarik gabe, horrek erakutsiko du emakumeak, emakumeen kirolak, orain arte hain agerikoak ez ziren modalitateetan gero eta lekua handiagoa hartzen ari direla", adierazi du Del Campok, eta nabarmendu du "Barakaldo harro egon daitekela proba hau bertan egiteagatik, CrossFit (orain gorantz doan modalitate modernoa) eta Herri Kirolak (gure hirian tradizio eta ordezkaritza handia duena) uztartzen dituena".

(ITURRIA: Barakaldoko Udala)

Partekatu:
Twitter Facebook