Barik sisteman ez dago gizarte-txartelaren gisako tituluak sartzerik, Garraio Partzuergoarekin ez dutelako zerikusirik - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Barik sisteman ez dago gizarte-txartelaren gisako tituluak sartzerik, Garraio Partzuergoarekin ez dutelako zerikusirik

Barik sisteman ez dago gizarte-txartelaren gisako tituluak sartzerik, Garraio Partzuergoarekin ez dutelako zerikusirik

2017/09/25


2015ean Kbus-hiri autobuserako onartu zen gizarte txartelari buruzko zenbait azalpen eman nahi izan ditu Barakaldoko gobernu taldeak. Neurri hori abian jartzea ezinezkoa da, gaur egun behintzat, eta hala adierazi zen bere garaian ere, gizarte-txartela ez dagoelako Barik txartelak eskaintzen dituen zerbitzuen barruan; eta Barik da, hain zuzen ere, Kbusen bidaiak tarifatzen dituen sistema.

Kbus da Barakaldok lizitatutako hiri autobus zerbitzua; Barik ordainketa sistemaren jabea, ordea, ez da Barakaldoko Udala, BGP-Bizkaiko Garraio Partzuergoa baizik, eta BGPk eskaintzen dituen tituluak bateragarriak eta berdinak dira berak kudeatzen dituen garraio guztietan, ez soilik Kbus barakaldarrean.


Horregatik galdetu zion 2015ean BGPri gobernu taldeak ea tarifa hori hiri autobusean ezartzeko aukerarik bat ote zen. Erantzun zitzaion Barik sistemak ez dituela onartzen operatzaile esklusiboetako tituluak – Barakaldokoaren gisakoak, alegia - , titulu guztiak kontsortziatuta egon behar dutelako eta ordainketa bakarreko sistema horrekin diharduten udalerrietako tituluak komunak izan behar duelako.


Horregatik guztiagatik, Barik txartelaz bestelako gizarte-tarifa bat (Gizatras) sortzea ez dago Barakaldoko Udalbatzaren esku, Foru Diputazioaren esku baizik, alegia, José Vicente Reyes Martín sozialista zuzendari duen Lurraldeko Garraio, Higikortasun eta Kohesio Saileko Tarifak Koordinatzeko Batzordearen esku.


Gizarte-txartela abian jarri ahal izateko, Barik sistema baztertu beharko lukete Barakaldok eta Kbusek, eta ordainketa sistema berri bat jarri, bai eta txartelak indargabetzaileko makinak erosi eta software berriaren kostuak ordaindu ere. Beraz, Barik sistemakoak ez diren makinak erostekotan, Kbuseko erabitzaileen tarifak igo beharko lirateke.


Horregatik bozkatu zuen ekimenaren aurka gobernu taldeak, funtsarekin ados egonik ere, planteatutakoaren ondorioz Barakaldok Barik sistematik irten egin beharko lukeelako. Eta horixe jakinarazi zien oposizioko alderdi guztiei; eta, hala ere, haiek babesa eman zioten neurriari.


Bestalde, bitxia da, oposizioak gizarte-txartela Tasa eta Prezio Publikoen Ordenantzan sartu izana, eta, ondoren, talde horietako batek ere ez hornitu izana udal aurrekontua diru-sail batekin, horretarako behar den makineria erosteko.

 

Partekatu:
Twitter Facebook