Batzorde Berezi bat sortu du Alkateak, udal baldintza-orrietako klausula sozialak oposizioarekin adosteko - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Batzorde Berezi bat sortu du Alkateak, udal baldintza-orrietako klausula sozialak oposizioarekin adosteko

Batzorde Berezi bat sortu du Alkateak, udal baldintza-orrietako klausula sozialak oposizioarekin adosteko

2017/07/24


Gaur goizean iragarri du Barakaldoko alkate Amaia del Campok Bozeramaile Batzordean Batzorde Berezi bat sortuko duela, udal kontratuetako baldintza-orrietan sartuko diren klausula sozialak oposizioko alderdi politikoekin adosteko.

Behin baino gehiagotan aztertu du Udalak gai hau Udal Osoko Bilkuran eta batzuetan onartua eta beste batzuetan gaitzetsia izan da proposatutakoa. “Gobernu talde honekin lizitatu izan diren kontratuetara gizarte eta ingurumen arloko klausula desberdinak bildu dira. Hala ere, teknikarien aldetik irizpide eta desadostasunak jaso ditugu, bai eta erreparoak ere" adierazi du Del Campok.


Iragan ostegunean, Bizkaiko Foru Aldundiak 3/2017ko Foru Dekretuan onartutako klausulak aipatzen dituen klausula-sorta bat proposatzeko mozioa aurkeztu zuen PSEk. “Han, ahaztu egin dira garrantzitsuak diren zenbait gai; esate baterako, zer puntuazio lortuko duten enpresek kontratuan klausula horietako bakoitza sartzeagatik” nabarmendu du Alkateak.
EAJ-PNVren gobernu taldea beti egon da udal kontratuetan era horretako klausulak sartzearekin. Horrelakoak sartu izan dira, adibidez, Bide Garbiketako kontratuetan, Udal Eraikin eta Instalazioen Garbiketakoan eta Etxeko Arreta Zerbitzukoan.


“Gaia garrantzitsua denez, Udalbatzak onartutako ekimenak aztertu, eta Barakaldoko Udalean zer eta nola erabili nahi dugun adostu beharko genuke” ziurtatu du Alkateak”. “Horregatik jarriko dugu abian batzorde berezi bat, eta bertan, alderdi politikoetako ordezkari banak, udal kontu-hartzaileak, fiskalizatzaileak eta kontratazioburuak hartuko dute parte” aipatu du.


Baterako lan horretatik, legezkotasun berme guztiak dauzkan adostutako testu bat sortu, eta udal kontratu guztien baldintza-orrietan sartzea da batzordearen helburua. “ Beti azpimarratu dugu gure marra gorrietako bat legezkotasuna aintzat hartzea dela. Klausula sartzeak eragin izan dituzten erreparo guztiak bideratu ahal izango dira Batzorde Bereziak berretsitako testuan, eta horrela berme guztiak izango dituzte bai udal teknikariek bai lehiaketetara aurkezten diren enpresek.


“Gaur goizean udal idazkariak esan duenez, legea betetzen duten gauzak onartzea da gure erantzukizuna. Bestela, lege-erreklamazioak helduko zaizkigu enpresetatik; eta erreklamazioak herritarrek ordaindu beharko ditzute.
Irailean jarriko da martxan ekimena.

 

Partekatu:
Twitter Facebook