Bertakoen 800 doako TAO txartel banatu zituen Barakaldok lehenengo bi egunetan - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ

 



Hasiera > Albisteak > Bertakoen 800 doako TAO txartel banatu zituen Barakaldok lehenengo bi egunetan

Bertakoen 800 doako TAO txartel banatu zituen Barakaldok lehenengo bi egunetan

2017/01/04


Aste honetan bertan jarri da indarrean doako bertakoen TAO txartela. EAJ-PNVren gobernu taldeak hartu zuen horretarako konpromisoa. Herritarrak aiduru egon dira, sekulako ikusmina eragin baitu neurriak. Abian jarri den zerbitzuaren lehenengo bi egunetan bertakoen 800 txartel banatu dira, eta horri esker, txartelaren jabeek doan aparkatu ahal izango dute eurei dagokien aldean.

Donibane kaleko 23an kokatutako Barakaldoko TAO zerbitzuaren bulegoan ilarak ikusi ditugu bertakoen txartela eskuratzeko. Astelehen eta asteartean 782 txartel eman ziren.


Bertakoen txartela eskuratzeko aseguruaren poliza ekarri behar da TAOko bulegoetara. Polizan, txartela eskatzen duten ibilgailuko gidarien izenak agertu behar dira. “Kontuan izan poliza aurkeztu behar dela, eta ez, ordea, ordainagiria. Erabiltzaileetako askok ordainagiria aurkeztu du, baina agiri horrekin ez dago beharrezko egiaztapenak egiterik” azaldu du Hirigintza, Azpiegitura eta Udal Zerbitzu Arloko Jon Andoni Uriak.


Neurri honetara bil daitezkeen matrikula guztien zerrenda egin du Udalak. 22.000 matrikula dira zerbitzua balia dezaketenak, trafiko ordenantzan ezarritako beharkizun guztiak betetzen baitituzte; eta horietako bat da, Zirkulazio Zerga ordainduta izatea.


Alde horretatik, Udalak lan handia egin du beharrezko datuak alderatu, eta TAO zerbitzua kudeatzen duen enpresara eramateko, herritarrek izapideak erraz egin ditzaten. “Antolaketa tekniko zabal batean aritu dira lanean Hirigintza, Hirigintza Diziplina eta Zerga Kudeaketa arloak Herritarrentzako Arreta Zerbitzuarekin batera, eta, horri esker, herritarrek ez dute errolda agiria edo zirkulazio zergaren ordainagiria aurkeztu beharko aipatu txartela eskuratzeko” azaldu du zinegotziak.

IRUZURREZKO TXARTELAK
Datuak alderatzerakoan, iruzurrezko 1.600 txartel antzeman dira, eta zuzenean geratu dira indarrik gabe. “Ibilgailua Barakaldon erroldatu gabeko kasuak aurkitu ditugu, bai eta jabea Barakaldon erroldatu gabekoak, Zirkulazio Zerga ordaindu gabekoak edo 2.000 kilotik gorako tara zeukaten ibilgailuak ere. Araudiak ezartzen dituen beharkizunak betetzen ez zituzten txartelei baja ematea erabaki da. Kasu askotan, gainera, erroldatzeak ere faltsututa zeuden" adierazi du Uriak.


Beraz, gaur egun, bertakoen 13.000 txartel dauzka Barakaldok, eta horiei, aste honetan egindakoak erantsi beharko zaizkio. “Gogoan izan, lehendik bertakoen txartela daukatenek ez dutela TAOko bulegoetara joan beharrik, berehala berritu baitzaizkie" esan du zinegotziak.


Donibaneko bulegoetan hainbat kasu gertatu dira doako txartel berria egiterakoan. Kasu gehienak, udal erroldan izena eman gabeko ibilgailuenak dira. Batzuetan, erosi berriak izanik, oraindik erroldatu gabe daudelako; eta, beste batzuetan, zirkulazio baimenean, jabearen antzinako helbidea agertzen delako. Azken kasu horretan, jabeak udaletxera etorri, eta ibilgailuaren helbidea aldatu beharko dute.


Urte osoan eskuratu ahal izango da bertakoen doako txartela. Hauek dira TAOko bulego orduak: 09:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 18:30era, astelehenetik ostegunera eta 08:30etik 14:30era, ostiraletan.


BARAKALDON TAO EREDU BERRIA


“Bagenekien herritarrek horrela erantzungo zutela, asko baikara Barakaldoko TAO zerbitzua eguneratu beharra dagoela uste dugunok” esan du zinegotziak.


Tasa eta Prezioei buruzko Ordenantza berriak jasoa du TAOko alde marroi berrirako prezioa. Beraz, hiriko alderik apartatuenetan aparkatzea izango da euro batean, egun erdiz; eta euro eta erdian, egun osoz. Hiriko merkatariek ere prezio berezia izango dute:1,25 euro, gehienez, eguneko. “Aldaketak urtean zehar jarriko dira indarrean, ezinbestekoa baita Trafiko Ordenantzaren gisako beste arautegi batzuk kontuan hartzea” adierazi du Uriak.


Eredu berri honek beste era batera banatu ditu TAOko aldeak. Gaur egun, 11 dira guztira. “Alde-banaketa logikoagoa egitea da helburua, alegia, alde bakoitzean kale gehiago sartuko ditugu, herritarrak errazago mugi daitezen ibilgailuak aparkatzeko leku bila dabiltzanean” azaldu du. “Beste aldaketa hori ere urtean zehar egingo da”.

 

Partekatu:
Menéame Twitter Facebook




KEXA ZAITEZ!

Adiera zaitez! Bidali zure kexa. Zerk kezkatzen zaituen jakin nahi dugu.

Izena:

Posta elektronikoa:

Testua:

Barakaldoko EAJren Facebook profila Barakaldoko EAJren Google + profila Barakaldoko EAJren Twitter profila Barakaldoko EAJren Youtube kanala Barakaldoko EAJren Flickr kanala Barakaldoko EAJren Instagram kanala