Bertan behera utzi ditu Barakaldok Gorostitzako barbakoak, jende-pilaketarik gerta ez dadin - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ

 

Hasiera > Albisteak > Bertan behera utzi ditu Barakaldok Gorostitzako barbakoak, jende-pilaketarik gerta ez dadin

Bertan behera utzi ditu Barakaldok Gorostitzako barbakoak, jende-pilaketarik gerta ez dadin

2021/07/14


Itxi egin ditu Barakaldok Gorostitzako barbakoak jende-pilaketak saihesteko. Udaltzaingoak eta Ertzaintzak alkatearekin izandako jarraipen-bileran koronabirusaren hedapena kontrolatzeko neurriak hartzeko egindako gomendioei erantzuten die Barakaldoko Udaleko Obra eta Zerbitzu Arloak hartutako neurriak.

Polizia-ordezkariek adierazi dutenez, Gorostitzako barbakoa-eremuan segurtasun-neurriak errespetatzen ez dituzten, musukoak erabiltzen ez dituzten eta distantzia errespetatzen ez duten jende-talde handiak daude. Aglomerazioez gain, alkohol-kontsumo handia duten botelloi eta jaiak egiten direla egiaztatu da, eta horrek arrisku handia dakar; izan ere, pertsona horietako batzuk beren ibilgailu partikularrak erabiltzen saiatzen dira gaueko ordu handietan alde egiteko. "Espazio hori ixtea komeni dela adierazi digute, batez ere asteburuetan eremu horretan izaten ari diren pilaketak saihesteko. Orain, kutsatzeak gora egiten ari direnez, uste dugu komenigarria dela gure bizilagunak birusetik babesteko neurriak hartzea", adierazi du Jon Andoni Uriak, Auzo eta Hirietarako Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak. Koronabirusaren positiboen egungo gorakadak irauten duen bitartean luzatuko da itxiera.

Gorostitzako zelaietan 10 mahai eta hiru barbakoa daude, eta gaurtik aurrera itxita egongo dira; beraz, herritarrei errespetuz eta erantzukizunez jokatzea eskatzen diegu. Gero eta gertuago gaude pandemia hau amaitzetik, eta ezin ditugu orain lortutako aurrerapen guztiak galdu, hain gutxi falta dela dirudienean", adierazi du Uriak.

JAGOLETZA INDARTU
Barakaldoko alkateak deitutako bilera baliagarria izan da, halaber, Ertzaintzak aglomerazioak eta botelloiak egiteko aukera kontrolatzeko hartuko dituen neurriak zehazteko, batez ere asteburuetan eta jaiegunetan. Gogoan izan behar da aste honetan Barakaldok herriko jaiak ospatu beharko lituzkeela. Ertzaintzaren presentzia indartzea bat dator Udaltzaingoak helburu berarekin iragarritako antolaketa bereziarekin.

(ITURRIA: Barakaldoko Udala)

Partekatu:
Menéame Twitter Facebook




KEXA ZAITEZ!

Adiera zaitez! Bidali zure kexa. Zerk kezkatzen zaituen jakin nahi dugu.

Izena:

Posta elektronikoa:

Testua:

Barakaldoko EAJren Facebook profila Barakaldoko EAJren Google + profila Barakaldoko EAJren Twitter profila Barakaldoko EAJren Youtube kanala Barakaldoko EAJren Flickr kanala Barakaldoko EAJren Instagram kanala