Bihar hasiko da kanpoko igerilekuen denboraldia, eta irailaren 15era arte iraungo du - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ

 

Hasiera > Albisteak > Bihar hasiko da kanpoko igerilekuen denboraldia, eta irailaren 15era arte iraungo du

Bihar hasiko da kanpoko igerilekuen denboraldia, eta irailaren 15era arte iraungo du

2018/06/14


Bihar hasiko da udaldia Barakaldoko Udal Kirol Erakundean. Goizeko 10:30ean zabalduko dituzte ateak Gorostitzako kanpoko igerilekuek, eta zabalik egongo dira datorren irailaren 15era arte.
Gorostitzako kiroldegiko kanpoko igerilekuak 10:30etik 20:45era zabalduko dira astelehenetik igandera, jaiegunak barne. Gainera, Amaia del Campo alkateak gobernura heldu zenean hartutako erabakiari jarraituz, igerileku estaliak astelehenetik larunbatera zabalduko dira 8:15etik 20:45era, eta igandeetan, 8:15etik 14:00etara. Abuztuaren 1etik 15era, zerbitzuak etenalditxo bat izango du instalazioen ohiko garbiketa eta mantentze lanak egiteko.


Lasesarreko kiroldegiko barruko igerilekuak, berriz, 7:15etik 22:00etara egongo dira zabalik astelehenetik ostiralera; 8:15etik 22:00etara larunbatetan, eta 8:15etik 21:00etara igandeetan.


“Lehenago ere iragarri genuenez, datorren 2019an, UKEko kirol jardueren kontratu berria indarrean sartu bezain laster, kanpoko igerilekuak ekainaren 1ean zabalduko dira, baldintza agirietan jasotako moduan” azaldu du UKE lehendakari Gorka Zubiaurrek.


Barakaldar txikienei UKEko kirol-anitzeko udalekuetan parte hartzeko aukera eskaintzen die uda garaiak. Iaz bezala aurten ere, 60 haurrek gozatu ahal izango dute jarduera hori uztailaren 2tik 30era.
Kirol udalekuak euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez


UKEk Gorostitzako kiroldegian egingo diren zenbait kirol jarduera antolatu ditu: tenisa, pilota, herri kirolak, badmintona, uretako jokoak... Horiez gainera, naturara irteerak, eta profesionalek lagunduta egingo dira:
goizez, 10:00etatik 13:00etara. Aurten, hirugarrenez, euskaraz, hizkuntza bietan eta ingelesez egin ahal izango dira, eta 20 laguneko taldeak osatuko dira modalitate bakoitzeko.
Ekimenean parte hartzeko izen-emate epea ekainaren 21ean zabalduko da UKEko abonatuentzat, eta ekainaren 22an, abonatuta ez daudenentzat. 67,80 euro ordaindu beharko dute abonatuek, eta 98 euro, berriz, beste guztiek.


Izena emateko, Gorostitzako kiroldegira joan behar da aipatutako egunetan, 8:15etik 20:00etara.


Igeriketa eta tenis ikastaroak
Udan ere ez dio atsedenik ematen UKEk kirolari; halatan, igeriketa eta tenis ikastaroak eskainiko ditu uztail-abuztuan.


Lasesarreko estali gabeko igerilekuetan adin guztietakoentzako ikastaroak egingo dira uztailaren 2tik 30era eta abuztuaren 1etik 29ra, bai goizez, bai arratsaldez, abuztuan izan ezik, goizez baino ez baitira egingo. Hasiera, hobekuntza eta ohitze ikastaroak eskainiko dira helduentzat. Izen-emateak, ekainaren 21etik 22ra. 38,75 euro ordaindu beharko dute abonatuek, eta 60,55 euro, berriz abonatu ez direnek.


Tenis ikastaroak, bestalde, ekainean egingo dira Gorostitzako kiroldegian. 7 urtetik 16ra bitarteko umeentzako jarduera izango da. Tenis ikastaroan, hasiera maila eta hobekuntza maila egin dezakete ikasleek. Modalitate bakoitzean, 12 toki eskainiko dira gehienez. 60,05 euro ordaindu beharko dute UKEko abonatuek, eta 81,85 euro, berriz, abonatu ez direnek. Izen-emate epea ekainaren 21ean hasiko da –ekainaren 22an, ordea, abonatu ez direnenentzat- Gorostitzako kiroldegian.

 

Partekatu:
Menéame Twitter Facebook




KEXA ZAITEZ!

Adiera zaitez! Bidali zure kexa. Zerk kezkatzen zaituen jakin nahi dugu.

Izena:

Posta elektronikoa:

Testua:

Barakaldoko EAJren Facebook profila Barakaldoko EAJren Google + profila Barakaldoko EAJren Twitter profila Barakaldoko EAJren Youtube kanala Barakaldoko EAJren Flickr kanala Barakaldoko EAJren Instagram kanala