Bikoiztu egin du bi urtetan Barakaldok igeriketa ikastaroetako toki-kopurua - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Bikoiztu egin du bi urtetan Barakaldok igeriketa ikastaroetako toki-kopurua

Bikoiztu egin du bi urtetan Barakaldok igeriketa ikastaroetako toki-kopurua

2017/11/28


Datorren urtarrilean hasiko dira Udal Kirol Erakundearen ikastaroak. Aurten, gainera, 0tik 12 urtera bitarteko ume gehiagok izango du aukera, gobernu taldeak 400 toki gehiago eskainiko baititu, barakaldar txikienak igeri egiten hasteko.

UKE-k urterik urtera antolatu izan dituen igeriketa ikastaroetarako eskeak itxaron zerrenda luzeak eragin ditu Horrezaz gainera, ikastaroak ugaritzea eskatuz herritarrek helarazitako mezuak kontuan hartu ditu gobernu taldeak, eta hasieratik egin du lana kopurua handitzeko. Halatan, pixkanaka haziz joan da kopurua.


Horrela, 2016-2017 ikasturtean, 318 toki eskaini zituen UKEk, eta 882 toki izatetik 1.200 izatera heldu zen.


Bikoiztu egin dugu ia, denbora horretan, igeriketa ikastaroen eskaintza: ume barakaldar gehiagok gozatu ahal izango du haietaz, beraz, hirian bertan” azaldu du Barakaldoko alkate Amaia del Campok. Hala bada, 2016an 882 toki zeuzkan eta, orain, berriz, 1.650 toki eskaini ditu 0 eta 12 urte bitarteko umeentzat. “3 eta 6 urte bitartekoentzat egin da ahaleginik handiena, hor baitzegoen eskerik ugariena. Horregatik sortu dugu beste ikastaro bat 3 urtekoentzat, bai eta igeriketa ikasteko ikastaroa ere, 4 urtetik gorakoentzat” argitu du UKEko lehendakari Gorka Zubiaurrek. “Ikastaroak egiteko adina ere zabaldua dugu; beraz, 2 urtetatik daukate umeek uretan murgiltzeko aukera" adierazi du Zubiaurrek.


Iaz estreinatu ziren, hain zuzen ere, haurtxoentzako igeriketa ikastaroak, eta aurten, hazi egin dira 24 hilabetera arte. “Bereizita egongo dira taldetan 6tik 12 hilabetera bitartekoak; 12tik 18ra bitartekoak; 18tik 24ra bitartekoak eta, azkenik, 24tik 36ra bitartekoak. Halatan, haurtxoen adin-zerrenda guztietara heldu gara, eta familiek aukera gehiago izango dute umeentzako hain onuragarria den igeriketaz gozatzeko" nabarmendu du UKE-ko zinegotziak.


Hasieran, 96 toki baino ez zituzten haurtxoek. Aurten, ordea, 144 dauzkate. “Haurtxoentzako ikastaroak martxan jartzeko hitza eman genien herritarrei, orain arte ez baita halakorik egin. Oso pozik gaude herritarren erantzunarekin. Horregatik egin dugu aurten, tokiak ugarituz, ehunekoa gaintzeko ahalegina” erantsi du Del Campok.


IZEN-EMATEAK, ABENDUTIK AURRERA


Abenduaren 11 eta 12an aurreinskripzioak egin ahal izango dira, hala Lasesarren nola Gorostitzan, astelehen-asteazken eta astearte-osteguneko ikastaroetarako.
Asteburuko ikastaroak egin nahi dituztenek, ordea, abenduaren 18 eta 19an egin beharko dituzte aurreinskripzioak.


2018ko urtarrilaren 4an zabalduko dira haurtxoentzako ikastaroak, eta 2018ko urtarrilaren 8an, berriz, hiru urteko haurtxoentzakoak.
2018ko urtarrilean hasiko dira igeriketa ikastaro guztiak.

 

Partekatu:
Twitter Facebook