Bizikleta izango du protagonista Barakaldok antolatutako jarduera-asteburuak - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Bizikleta izango du protagonista Barakaldok antolatutako jarduera-asteburuak

Bizikleta izango du protagonista Barakaldok antolatutako jarduera-asteburuak

2017/02/24


Super Enduro-ren hiriburu bihurtuko da Barakaldo datorren martxoaren 4an, Bilbao Exhibition Center azokan egingo den Euskadi Sari Handiari esker. Udalaren babesean egingo den jarduerak ekimenez jositako asteburu bat ekarriko du hiriaren bihotzera, eta bizikleta izango du protagonista.


Datorren ostiralean, hilak 3, aurkeztuko da txapelketa, Herriko Plazan egingo den erakustaldi ederrarekin. Udalak ere bat egin nahi izan du jarduerekin, eta, herritar ororentzako programazio bat prestatu du, zeinetan, Bizkaiko Pump Track muntaia nabarmentzen den. Oztopoei beldurrik ez dieten guztiek har dezakete parte jardueran. BMX pista bat eskalan birsortzen duen zirkuitu modularra da pump tracka, lurzoru konkabo eta konbexuak dauzkaten zuzenez eta kurba peraltedunez osatua. “Bizikleta eta patinzaleentzako benetako proba izango da, gure trebetasuna neurtuko baitu” azpimarratu du Alkatetza eta Herritarren Parte-hartze Arloko zinegotzi Gorka Zubiaurrek.


Zapatuan edonork hartu ahal izango du parte. Domekan, ordea, Bizkaiko Lehenengo Pump Track borrokak egingo dira.


Doan emango dute izena partaideek lau kategorietako bakoitzean, eta sari desberdinak emango dira, sailkapen itzuliaren arabera. “www.airenorte.es web orrian eman daitezke izenak, bai ea Portu kaleko, 4 etxabeko lokalera bertaratuz ere” adierazi du zinegotziak.


Hainbat adin-tarte dauzkate kategoriek, 12 eta 30 urtetik gorakoen bitartean.


Oztopo ugari txuliatu beharko dituzte txikienen bizikletek gymkhana batean.


HIRU TRIAL ERAKUSTALDI


Trialsin Group Klubak antolatutako triaIpark bat izango da, bestalde, igandeko programazioan. Tamaina desberdineko modulu kubikoek eta bi autok eratuko dute espazioa. Hiru erakustaldi egingo dira jardunaldian: 11:00etan, 13:00etan eta 17:00etan. Iñigo Arroyo barakaldarraren eskutik etorriko da nobedadea: Flatland diziplina. “Gainontzeko orduetan entrenamenduak ikusi ahal izango ditugu” esanez bukatu du Zubiaurrek.
 

Partekatu:
Twitter Facebook