Bizkaiko Aldundiak Barakaldoko lantegien arteko bideak egiteko proiektua onetsi du - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Bizkaiko Aldundiak Barakaldoko lantegien arteko bideak egiteko proiektua onetsi du

Bizkaiko Aldundiak Barakaldoko lantegien arteko bideak egiteko proiektua onetsi du

2014/11/25


Foru Erakundeak AHVren Sestaoko eta Ansioko lantegien arteko lotura historikoak zuen hiriko erabilera berreskuratu nahi du horrela.

Bizkaiko Foru Aldundiaren Gobernu Kontseiluak gaur (2014ko azaroaren 25ean) egindako bileran onetsi du BI-739 Barakaldoko BECeko ingurabidearekin lotuko duten bideak Serraltako Zumarkalean zehar egiteko proiektua edo "lantegien arteko bideak" egitekoa. 6.048.037,56 euroko aurrekontua dago (zergak barne) proiektua gauzatzeko. "Bizkaiko Labe Garaien" trenbide-plataforma erdibitzaile batek banatutako bi errail eta alde bakoitzean aparkalekuak izango dituen kale bat bilakatuko dute.

Azpiegitura horren bidez, Foru Erakundeak Barakaldoko Lutxana auzoak Sestaoko eta Andioko AHVren planta zaharrak lotzeko bide historikoetako bat berreskuratuko du. Trenbide-plataforma zaharra BI-739 errepidearekin lotuko du hirian integratutako kale bilakatuko da eta BECera eta Serraltako eremura bertara joateko beste bide bat izango da.

Era berean, bidegurutzeen arteko zirkulazioa hobetzeko, bi errotonda egingo dira: lehena Serraltako Zumarkalearen eta Andikollanoren arteko bidegurutzean eta bigarrena BI-739 errepidearen eta Artzain Ona kalearen arteko bidegurutzean. Ibilgailuen zirkulaziorako mesedegarriak izango diren hobekuntza horiei N-637 errepidearen azpian dagoen eta Lutxana auzoa Ansioko Metro Bilbaoren geltokiarekin lotzen dituen pasabidea egokitzea gehituko die Gobernu Kontseiluak.

(Bizkaiamedia)

Partekatu:
Twitter Facebook