Bukatu egin da Barakaldoko El Carmen kalea urbanizatzeko lehen fasea - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Bukatu egin da Barakaldoko El Carmen kalea urbanizatzeko lehen fasea

Bukatu egin da Barakaldoko El Carmen kalea urbanizatzeko lehen fasea

2018/06/20


 Gaur, BILBAO Ría 2000k, Barakaldoko Urban-Galindo aldean dagoen El Carmen kalea urbanizatzeko lehen fasea bukatu du.

Espazio berri hau herritarrentzat irekitzeko ekitaldira, beste agintari batzuen artean, Bilboko Alkatea eta BILBAORia 2000eko Lehendakaria Juan Maria Aburto, Barakaldoko Alkatea eta BILBAO Ria 2000eko Kontseilaria Amaia Campo, eta erakundearteko elkarte honen Zuzendari Nagusia Angel Nieva etorri dira.


BILBAO Ria 2000k egin eta guztira 730.000 euroko inbertsioa behar izan duen jarduera honekin, El Carmen kalea, ibilgailuen trafikorik gabe, oinezkoak iragan eta bertan egoteko aldea bihurtu da.
Jardute honek, auzokoak bertan elkartu eta egoteko espazio berria birsortu eta gehitzea ekarri du, bai eta erdigunea eta Itsasadarraren arteko zeharkako mugikortasuna guztientzat erabilgarria izango den moduan indartzea ere.


Jarduera esparruak 300 bat metroko luzera eta 6.300 m2 inguruko azalera dauka.


Egindako lanean artean, El Carmen kalearen 29 eta 31 zenbakiko eraikinetan sartzeko arrapalen eraikuntza dago, helgarritasun araudia betetzen duen ibilbidea izan dezaten.
Jardutean burutako obrak, honako hauek izan dira:


- El Carmen kalearen urbanizazioa jadanik eraikita dauden eraikinen aurrean; hau da; 29 eta 31 zkiko atarien eta Visesa-ko eraikin berrien aurrean eta oinezkoentzako lotura El Carmen eta Larrea kaleen artean.

- Jarri diren hiri-altzariak, bederatzi banku, bederatzi zakarrontzi, edateko ura daukan iturria, 26 argi eta 620 metro lineal eskudel izan dira.

- Mendi-hegala Larrea kaleko eraikinen atzealderaino egokitzea eta jadanik dagoen oinezkoentzako lotura hobetzea.

- RES AL-22 lursailaren aurrean dagoen eta erabiltzen ez den gainbidearen eraispena.

- Lan alde guztiaren lorezaintza, zuhaitzak eta ureztapena. Guztira, 5.000 metro karratu alde berde prestatu dira eta 53 zuhaitz eta, 363 zuhaixka eta huntz unitate landatu dira.

El Carmen kalearen urbanizazioa osotzeko gainontzeko lanak, jarraiko faseetan burutuko dira eta fase horiek, alboko lursailen eraikuntza esparru eta epeetara egokituko dira.
El Carmen kalearen urbanizazioa, BILBAO Ria 2000ri burutzea dagokion lana da, Elkarteak, 1999ko ekainaren 28an, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailarekin Urban-Galindo aldean babeseko etxebizitzak sustatzeko sinatu zuen Hitzarmena betez.

Partekatu:
Twitter Facebook