Burtzeņak pilotaleku estaliaren proiektua eta elizaren plazaren urbanizazioa berreskuratuko ditu - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Burtzeņak pilotaleku estaliaren proiektua eta elizaren plazaren urbanizazioa berreskuratuko ditu

Burtzeņak pilotaleku estaliaren proiektua eta elizaren plazaren urbanizazioa berreskuratuko ditu

2017/04/03


Burtzeña auzoak herritarrek sarri eskatutako hirigintza-proiektu bati ekingo dio aurten. EAJ-PNV alderdiaren gobernu taldeak egindako kudeaketari esker, plazaren urbanizazioan trabarik ez izatea lortu da, bai eta pilotalekua eraikitzeko lanei berrekitea ere, zeren eta 2007an hasi eta duela zazpi urte edo gehiago geldiarazi baitziren.


Azken hilabeteotan, gobernu taldeak zenbait bilera egin izan ditu proiektua berrartzeko. Lan horiei berriro ekitean, auzoko bizimoduaren lehena eta geroa argi ikus daiteke. Aurreko pilotalekua eraitsi egin zen berria egin ahal izateko. Hala ere, higiezinen burbuilak ekimena baztertu egin zuen, eta horren ondorioz, Burtzeña pilotalekurik gabe eta plaza amaitu gabe geratu zen.


Burtzeñako kirol ekipamendu berriak 10 x 30 metroko jokalekua eta 3 metroko kontrakantxa izango du. Instalazioak 410 metro karratutik gora izango ditu.


Instalazioa Burtzeñako elizaren ondoan dagoen orube hutsean kokatuko da eta egurrezko estalkia izango du, “beraz, auzorako erreferentziazko gune bilakatuko da kirola egiteko orduan ez ezik, jarduerak estalpean egiterakoan ere” aurreratu du Del Campok.


Pilotalekuko pista lurzoru-mailatik metro batzuk beherago jarriko da, plazako leku desberdinetatik hobeto ikusi ahal izateko. Pilotalekura plazako bi gunetatik sar daiteke, bat erabat irisgarria da, pilotalekuaren mailan dagoelako; bestean ordea, lau har-maila pasatu behar dira, plazatik desnibela dagoelako.


Gutxi gorabehera 350.000 euroko obra da, gainera, elizaren plazako urbanizazio lana ere amaituko da, 2.000 metro karratu geratu baitziren asfaltatu gabe. “Jarduketa honekin Burtzeñako erdiguneko berrurbanizazioan aurrera egiteaz gain, alde horretako itxura bateratu ere egingo da, eta horrela, herritarrek elkartzeko gune zabalagoa eta erosoagoa izango dute” esan du Del Campok.


Oso albiste ona da Burtzeñarako, urteak baitaramatza auzoko jarduketa horiek eskatzen. “Duela urtebete inguru, Alkatetzara iritsi ondoren, Burtzeñako herritarrei konfiantza eta beraien eskariei erantzuteko denbora eskatu genien. Orain, ilusio handiz esaten diegu auzorako hain garrantzitsua den jarduketa aurrera doala” adierazi du Del Campok.


Bestalde, martxoaren 30ean (osteguna), Udalak lizitaziora atera zuen Munoa kalean hiru semaforo jartzeko iragarkia, N-634 errepidean bidegurutze segurua sortzearren; hori ere auzotarrek askotan eskatu duten eskaria izan da, eta azkenez, aurten gauzatuko da alkateak eta Bizkaiko Foru Aldundiak sinatutako hitzarmenari esker.


“Berriro ere esan nahi dut gobernu talde hau prest dagoela Burtzeñako auzotarrekin ez ezik, hiriko beste herritar guztiekin ere lanean jarduteko eta auzoetako beharrizanei erantzuteko” adierazi du Del Campok. “Udala oso egoeran ekonomiko onean ez dagoen arren, herritarrek argi ikus dezakete ez garela geldituko eta hiria hobetzen jarraituko dugula, baliabide ekonomikoak kontuan hartuta” azpimarratu du.

 

Partekatu:
Twitter Facebook