Buzoiak jarri dituzte udal liburutegietan, maileguz hartutako liburuak erraz itzultzeko - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ

 

Hasiera > Albisteak > Buzoiak jarri dituzte udal liburutegietan, maileguz hartutako liburuak erraz itzultzeko

Buzoiak jarri dituzte udal liburutegietan, maileguz hartutako liburuak erraz itzultzeko

2019/06/27


Udal liburutegi sareak eskaintzen duen zerbitzua hobetzen jarraitzen du Barakaldoko Udalak. Horrela, bada, herritarrek kulturarekin dute lotura estutu eta irakurzaletasuna bultzatzeko asmoz, liburutegietako sarreretan buzoiak jarri dira herritarrek maileguz hartu dituzten liburuak ordutegiz kanpo itzuli aha izateko.

San Bizente, Gurutzeta eta Retuertoan jarri da zerbitzua abian. “Eguneko 24 orduetan balia daitezke buzoiak; beraz, herritarrek ez dute liburutegia zabaldu arte itxaron beharko”, azaldu du Kultura, Hezkuntza, Gazteria eta Droga-menpekotasun Arloko zinegotzi Nerea Canterok.


Abantaila nabarmenak eskaintzen dizkiete buzoiek erabiltzaileei, ez baitute mostradorean ilara egin beharko; gainera, oso erabilerrazak dira.


Eta, arauak, gainera, berberak. Ez dago, ordea, CDak eta DVDak itzultzerik; liburuak baino ez. Komeni da liburuaren bizkarra sartzea lehenengo.


“Hiru liburutegitan hasi dugu sistema berria, herritarrengandik nolako erantzuna jasotzen duen ikusteko. Datozen urteotan, gainontzeko udal liburutegietan jarriko ditugu”, iragarri du Canterok.
Udal liburutegiak modernizatzeko garatzen ari diren planaren barruan sartuta dago hobekuntza hori. “Azken urteotan wi-fi librea jarri dugu sareko liburutegi guztietan, hainbat altzari erosi ditugu, eta liburutegien irudia berritu dugu, logoa eta web orri berriaren bitartez", nabarmendu du zinegotziak.

 

 

Partekatu:
Menéame Twitter Facebook




KEXA ZAITEZ!

Adiera zaitez! Bidali zure kexa. Zerk kezkatzen zaituen jakin nahi dugu.

Izena:

Posta elektronikoa:

Testua:

Barakaldoko EAJren Facebook profila Barakaldoko EAJren Google + profila Barakaldoko EAJren Twitter profila Barakaldoko EAJren Youtube kanala Barakaldoko EAJren Flickr kanala Barakaldoko EAJren Instagram kanala