Datorren hilabetean zabalduko da Barakaldoko erromesentzako aterpea - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Datorren hilabetean zabalduko da Barakaldoko erromesentzako aterpea

Datorren hilabetean zabalduko da Barakaldoko erromesentzako aterpea

2017/05/12


Barakaldok datorren hilabetean zabalduko du erromesentzako lehenengo aterpea. Gobernu Batzarrak onartu ditu Santiago Bideko Lagunak elkarteak kudeatuko duen zerbitzua martxan jartzeko egin beharreko tramiteak.

Santiago Bideko gero eta bidaiari gehiagok hartzen dute Barakaldoko ibilbidea. Zerbitzua handitu egingo da ekainean bidaiari horiei begira, gaua bertan emateko lekua izango baitute.
Zerbitzuaren kudeaketa Udalak elkartearekin egindako hitzarmenak arautuko du eta, gehienez, 14 lagunentzako oheak egongo dira. Instalazioek hiru logela, gune komuna, bi komun, ataria, sukaldea eta aterpetxeko jagolearentzako aretoa dauzka, eta guztira, 65 metro karratu. Gainera, aterpeak sarrera independentea ere badauka. Lokala egokitzeko, Udalak 4.975,76 euro inbertitu ditu.


Barakaldoko aterpetxe hau Ezkerraldeko bigarrena izango da, Portugaleten ere badago eta. Horrela bada, zerbitzuak Eskualdetik igarotzera bultzatuko ditu erromesak. Bidea egiten dutenei zerbitzu honen berri emateko, Udalak seinale berriak egiteko eta jartzeko agindu du aterpetxearen berri emateaz gain, helbidea ere adierazteko.


Beraz, instalazioetarako sarbide zuzena ematen duten 4 seinale jarriko dira (zutabe bat eta hiru plaka). Zutabean alde bietatik grabatutako gezi bi jarriko dira. Gezietako batean, 300 metrora dagoen Gorostitzako aterpearen berri emango da, eta bestean, Barakaldoko hirigunera heltzeko, erromesek jarraitu behar duten bidea azalduko da. Plakak kiroldegiko hormetan jarriko dira eta aterpetxerako sarbidea adieraziko dute.

 

Partekatu:
Twitter Facebook