Davida Haroren Hodei zikinaren ondoren erakusketa aurkezten du Barakaldok, Ezkerraldearen ekonomia-eraldaketa islatzen duen argazki-lana - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Davida Haroren Hodei zikinaren ondoren erakusketa aurkezten du Barakaldok, Ezkerraldearen ekonomia-eraldaketa islatzen duen argazki-lana

Davida Haroren Hodei zikinaren ondoren erakusketa aurkezten du Barakaldok, Ezkerraldearen ekonomia-eraldaketa islatzen duen argazki-lana

2021/07/08


Hodei zikinaren ondoren da Barakaldon ikusgai jarri den kaleko argazki-erakusketa berriaren izenburua. Barakaldar David de Haro (Barakaldo, 1976) eta Jesús Ángel Miranda (Barakaldo, 1953) argazkilariek sinatutako lanak Ezkerraldeak azken hamarkadetan izandako ekonomia-eraldaketaren hogeita hamar bat irudi erakusten ditu. Gaur goizean aurkeztu dute erakusketa, eta Hizkuntza Eskolaren fatxadan eta kanpoaldean ikustea izango da, uztailaren 8tik irailaren 26ra bitartean. Aurkezpenean txalapartariek, gaita-jotzaileek eta Porco Bravoren rock-duetoak ere hartu dute parte, musikaren eta lurraldeko kulturen mestizajearen bitartez denboraren joana antzeztuz.

"Barakaldon geure buruak berrasmatu egin behar izan ditugu. Erreferente izan ginen industrializazioan, eta, ondoren, gainbeherak bultzatuta, geure onena eman behar izan genuen barakaldarrek, hiria berriz ere aurrera ateratzeko. Daviden eta Jesus Angelen begiradak eraldaketa hori erakusten digu, Ezkerraldearen taupada bizi eta sentitzen dutenen ¿ auzokideen - bitartez ere", azaldu du Amaia del Campo alkateak, artistekin beraiekin batera. "Hodei grisa joan eta oso bestelako eskualde bat etorri da, udalerri berdeagoak, iraunkorragoak, modernoagoak, berritzaileagoak eta ingurumenarekiko gero eta arduratsuagoak diren industriak ekarriz. David eta Jesús Ángelen objektiboek sentiberatasunez eta maitasunez hauteman duten eraldaketa oro, islatu nahi dituzten aldaketa horiek zuzenean bizi eta esperimentatu dituztenek soilik transmiti dezaketena", gaineratu du.

Egungo Hizkuntza Eskolan erakusten da Hodei zikinaren ondoren, hain zuzen ere, "Gure bizimoduaren bilakaera horren eta gure ohituren aldaketaren adibide gisa. Izan ere, lehen udal hiltegi zaharra zen eraikin hori, eta orain, ordea, irakaskuntzarako erabiltzen dira haren instalazioak", azpimarratu du Del Campok.

Kanpo-erakusketak formatu handiko 29 irudi ditu, Hizkuntza Eskolaren fatxada nagusiaren eta San Antolin kalera ematen duen ezkerraldearen artean banatuta. David de Haroren eta Ezkerraldea, azken nortasun-aztarnak (BBK, 1993) liburuaren egile Fidel Raso eta Jesús Angel Mirandaren argazkiak dira.

David de Harorena izan zen "Hodei zikinaren ondoren" erakusketaren ideia originala,, eta berak gonbidatu zuen Miranda erakusketan parte hartzera. Mirandak egindako lana inspirazioa-iturri izan du De Harok. "Erakusketa honek kalean aurkezten ditu aro industriala amaitu ondoren gertatu ziren zenbait istorio. Erretratuaren eta paisaiaren bidez, egileak haien berri ematen du protagonista bihurtuz, begirada horizontala eta pertsonala abiapuntutzat hartuta ", azaldu du De Harok berak, zeinak Hodei zikinaren ondoren lana liburu formatuan argitaratzeko asmoa duen.

BISITA GIDATUAK, KOPURU MUGATUA
Erakusketak, halaber, hainbat bisita gidatu dauzka, irudien esanahia azaltzeko. Erreserbak helbide elektroniko honen bidez egin daitezke: david@daviddeharo.com, eta gehienez ere hamabi lagun bil ditzake. Egun eta ordutegi hauetan:

Uztailaren 11n. 11:00etan eta 12:00etan. Gaztelaniaz
Irailaren 18an eta 25ean, 12: 00etan. Euskaraz
Irailaren 19an eta 26an, 12: 00etan. Gaztelaniaz

(Iturria: Barakaldoko Udala)

Partekatu:
Twitter Facebook