EAJ-PNV auzo guztietan egon da GORA BARAKALDO karparekin eta Barakaldo hobetzeko 807 ekarpen jaso ditu - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > EAJ-PNV auzo guztietan egon da GORA BARAKALDO karparekin eta Barakaldo hobetzeko 807 ekarpen jaso ditu

EAJ-PNV auzo guztietan egon da GORA BARAKALDO karparekin eta Barakaldo hobetzeko 807 ekarpen jaso ditu

2014/10/22


"GORA BARAKALDO" ekimenerako jarri den karpak Barakaldoko herritarren 807 ekarpen jaso ditu uda aldiko 3 hilabeteetan gure hiriko auzo guztietan egon ondoren, bakoitzaren kalea edo auzoa ez ezik, Barakaldo osoa hobetzeko ekarpenak jasotzeko helburuarekin abian jarri zen proiektuaren barruan.

EAJ-PNV karpa horrekin egon da Lutxanan, Done Bikendi auzoan, Zuazo-Arteagabeitian, Urban inguruan, Herrigunea-Anaiak inguruan, Errontegin , Gurutzetan,Errekaortu, Mespelerreka eta Burtzeñan. Esperientziak emaitza onak eman ditu karpak herrikideen harrera paregabea jaso duelako. Entzunak izatea eskertu dute eta beren proposamenak, kexak eta ekimenak adierazi ahal izan dute hiria adeitsuagoa izan dadin eta Barakaldoko herritarren benetako beharrei erantzun diezaien.

"GORA BARAKALDO" karpara hurbildu diren herritarrek Barakaldoko plano batean eta beren bizitokiko plano batean kokatu ahal izan dituzte adierazi nahi izan dizkiguten proposamenak eta iradokizunak. Gainera, galdeketa erraz bat eta planoetan tokiak ikusteko sistema erraza erabili ahal izan dute besteek eginiko proposamenak argi eta garbi ikusteko,hau da, proposamen bakoitza zein den eta zein gunerako egiten den.

Barakaldarrek kezka batzuk azaldu dituzte eta asko eta asko errepikatu egin dira auzo ezberdinetan. EAJ-PNVren aldetik batu egin ditugu eta honako laburpena egin dugu, proposamen,kexa eta iradokizunak hiru bloketan banatuz:

Hiria mantentzea eta trafikoa: gure herrikideek faltan botatzen dute Barakaldoko kale eta auzo batzuetako garbiketa lan handiagoa eta hobea (puntu honetan kritikatu dute txakur kaka ugari ikusten direla jabeek batzen ez dituztenak; horrez gain, arratoiak ikusten dira eta uso asko daudela etxeetako kanpo aldeak eta leihoak zikintzen dituztenak ).

Era berean deitoratu dute auzo batzuetan ez dela ia mantentze lanik egiten: harlauza apurtuak; egoera txarrean dauden espaloiak; kale batzuetan argiteriarik eza; eserleku eta zakarrontzi apurtuak.... Barakaldon asko dira gune batzuetan dauden trafiko arazoak, bide batzuk estuegiak direlako eta gure kaleetan mutiloi eta pibote gehiegi aurki daitezkeelako ( larrialdietarako ibilgailuentzako edo bidaiariak garraiatzeko ibilgailuentzako arazoak , aparkatzeko tokiak kentzen dituztela,...)

Zerbitzurik eta ekipamendurik eza: kexa hau Barakaldoko auzo guztietan eman da, herritar asko kexu dira denda ugari itxita daudelako auzoetako dendak babesten edo laguntzen ez direlako. 0 et 2 urte bitarteko umeentzat haurtzaindegi plaza nahikorik ez dagoela ere esan dute, eta txikientzako aterpeko jolastokirik ere ez. Era berean esan dute Udalak Barakaldoko ikastetxeetan jolastoki ireki gehiago egotea ahalbidetu beharko lukeela txikienentzat aisialdi gune gehiago egon daitezen. Era berean, kirola praktikatzeko ekipamendurik eza nabarmendu dute.

Segurtasun eta gardentasun handiagoa eskatu dute: "GORA BARAKALDO" karpan beren ekarpenak eta iradokizunak aurkeztu dituzten herritarrek udaltzainak auzoetan egotea eskatu dute segurtasun handiagoa bermatzeko. Beste alde batetik, udalari eskatu diote kudeaketa lan hurbilagoa gardenagoa eskaintzea .

BARAKALDOKO HERRITARREN NAGUSITASUNA

“GORA BARAKALDO” hiritarren parte hartze ekimena iragan abenduan jarri zen martxan. Hasiera hasieratik EAJ-PNVk argi utzi nahi izan du Barakaldoko herritarrak direla eragile nagusienak eta beren iradokizun eta ekarpenak jasoak izango zirela eta " 15 15rako" kanpainan erabiliko zirela. Hau da, iritziak, kexak eta iradokizunak izango direla EAJ-PNVk bere egingo dituen 15 konpromisoak, 2015eko maiatzean izango diren udal hauteskundeetarako ez ezik, etengabeko lan jardunerako erabiliko direnak.

Karpan jaso ditugun ekarpenez gain, teknologia berrien bidez jasotakoak ere baditugu. Gure helburu nagusiena da gure hiriaren inguruan egon daitezkeen kexa eta iradokizunen diagnosi zehatza izatea. Iradokizun eta kexa horiek denak " Barakaldoko Beharrizanen Mapan " islatzen ari da EAJ-PNV.

Barakaldarren parte hartzea errazteko, interneten eta telefonia mugikorraren bidez erabil ditzakegun tresna batzuk jarri ditugu abian ( www.gorabarakaldo.eu web gunea eta "Gora Barakaldo" aplikazioa, Android zein IPhoneren IOS sistemetarako doan jaitsi daitekeena).

Aipatu beharrekoak da Barakaldoko esparru soziokulturalean, gizarte eta hezkuntzan, elkarteetan, ekonomian, ingurumenean eta boluntarioen elkarteetan parte hartzen duten herrikideekin eginiko elkarretaratzeak. Gure helburu nagusia izan zen herrian eman beharko liratekeen eta gaur egun ematen diren zerbitzuei buruz egiten duten balorazioa ezagutzea. Era berean jakin nahi izan genuen zerbitzu horiek nola eman behar diren, gure hiriko gune publikoek nolakoak izan behar duten edo herritarrek udalarekiko harremanak nola gauzatu nahi dituzten.

Hurrengo egunotan EAJ-PNVk ekimen berriak aurkeztuko ditu, denon artean Barakaldo biziagoa,erosoagoa, gizatiarragoa eta solidarioagoa eraikitzen lagunduko diguten ekimenak. Horregatik, Barakaldoko hiritar guztiak animatu nahi ditugu "Gora Barakaldo" egitasmoan parte hartzera anima daitezen, aldaketaren eragile izan daitezen .

Barakaldon, 2014ko urriaren 22 an

BARAKALDOKO EUZKO ALDERDI JELTZALEAREN UDAL TALDEA

GRUPO MUNICIPAL DEL PARTIDO NACIONALISTA VASCO DE BARAKALDO

Izp.: Amaia del Campo (udal taldearen bozeramailea)

Partekatu:
Twitter Facebook