EAJ-PNV Barakaldoko 150 gizarte eragilerekin batzartuko da beren kezkak eta proposamenak ezagutzeko - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > EAJ-PNV Barakaldoko 150 gizarte eragilerekin batzartuko da beren kezkak eta proposamenak ezagutzeko

EAJ-PNV Barakaldoko 150 gizarte eragilerekin batzartuko da beren kezkak eta proposamenak ezagutzeko

2014/02/14


Euzko Alderdi Jeltzaleak hurrengo egunotan topaketa erronda hasiko du une honetan Barakaldon arlo soziokulturalean, gizarte eta hezkuntza esparruan, elkarteetan,ekonomia munduan,ingurumen eta boluntariotzan jarduten duten gizarte eragileekin.

Elkarrizketa hauek sartzen dira "Gora Barakaldo" izenburupean EAJ-PNVk herritarren iritziak ezagutzeko prestatu duen proiektuan, herritar guztien artean, denok amesten eta nahi dugun Barakaldo herria diseinatzeko prozesuan parte har dezagun.

EAJ-PNVk iragan abenduan hasi zuen "Gora Barakaldo" hiritarren parte hartze prozesua. Orduan esan genuen bezala, gure herrikideak izango dira ekimen honetako protagonista nagusiak eta beren ekarpen eta iradokizunak jasoko ditugu eta " 15 , 15erako" kanpainan erabiliko ditugu. Hau da, beren iritziak,kexak eta iradokizunak 15 konpromiso bilakatuko dira EAJ-PNVk bereganatuko dituenak eta 2015eko udal hauteskundeei begira ez ezik, bere ohiko lan jardunerako ere praktikan jarriko dituenak

Hiritarren parte hartze prozesu honetan funtsezkoa da Barakaldoko herritarrek esan behar dutena aktiboki entzutea. EAJ-PNVren aburuz, horrela baino ez dugu lortuko Barakaldo herriak behar duen aldaketa egitea, hau da, gure herritarrek esan nahi dutena entzun behar dugu. Aldaketa horren protagonista izango dira Barakaldoko gizon eta emakumeak.

Egunak joan egunak etorri, agerian dago gure herrikideen laguntasunarekin baino ez dugula Udal hurbil,garden eta lankidea lortzea, gure auzokideen iritziak eta iradokizunak ordezkatu eta errespetatuko dituena.

Abenduan esan genuen bezala, ez gara egongo herritarrak EAJ-PNVrengana noiz etorriko zain, gure Alderdia izango delako euren bila joango dena. Kalera irtengo gara galdetzera, Barakaldoren onerako beren ekarpenak egin nahi dituzten pertsona eta gizarte taldeekin elkartzera.

Hurrengo egunotan batzartuko garen 150 pertsona horiek erreferenteak dira gure udalerrian, eta EAJ-PNVren aldetik uste dugu beren iritzia oso baliotsua dela Barakaldon eskaintzen diren eta eskaini beharko liratekeen zerbitzuen inguruan egiten duten balorazioa jakiteko. Baina, ez hori bakarrik, era berean ezagutu behar dugu gure hiriko gune publikoek nolakoak izan behar duten edo herritarrek Udalarekin nolako harremana izan nahi duten.

“GORA BARAKALDO” WEB-APP

EAJ-PNVk aitortzen du "Gora Barakaldo" egitasmoak helburu handiak bilatzen dituela, baina gure herriak eta Barakaldoko gizon eta emakumeek hori eta gehiago merezi dute. Horregatik, hiritarren parte hartze prozesu honetan beren ekarpentxoa egin nahi duten eta Barakaldok behar eta merezi duen aldaketa eragin nahi duten herritar guztiei entzun nahi diegu, gogoa eta fedea baldin badago, askoren parte hartzea egingarria eta onuragarria delako.

Ahal izan dugun neurrian Barakaldoko gizon eta emakumeen parte hartzea errazten saiatu gara, eta horretarako hainbat tresna jarri ditugu eskura, internet eta eskuko telefonoen bidez parte hartzeko.

Abendutik aurrera, martxan daude www.gorabarakaldo.eu web gunea eta "Gora Barakaldo" eskuko telefonoetarako aplikazioa. Doan jaitsi daiteke Android zein IOS (iPhone) sistema eragileetarako.

Informazio eta Komunikazio bide hauen bitartez, erabiltzaileek beren proposamenak,balorazioak, kexak, iradokizunak helarazten dizkigute argazki eta azalpenen bidez "Barakaldoko Beharrizanen Mapa" osatzeko. Gure helburu nagusia da beharrizan eta proposamenak identifikatzea zerbitzu publikoei dagokienez, eta ekipamendu,hiriko altzairu,bizikidetza eta udal kudeaketaren inguruan.

Ekimena martxan dagoen aldi honetan 3.200 bisitari baino gehiago jaso ditugu eta ehun bat proposamen Barakaldoko auzo gehienak hartzen dituztenak.

EAJ-PNVk orain arte erregistratu diren eskari eta proposamenen % 90 erantzun ditu. Kontuan hartu dira:

  • Kale eta bideetan antzeman diren arazoei buruzko kexak, Udalean izapidetu ditugu albait arinen konpontzeko. Kasu honetan, Clara Campoamor zentroko terrazakoa bezalako kasuak konpondu egin dira, eta besteekin jarraipena egiten ari gara. Informazio hori proposamena helarazi zigun herritarrari bidaltzen zaio.
  • Beste ekimen batzuk dira nahi den auzo edo hiri motari buruzkoak. Zentzu honetan oso proposamen interesgarriak jaso ditugu geureganatu egingo ditugunak eta 2015 urterako prestatzen ari garen egitasmoan sartuko ditugunak. Proposamen mapa hori Barakaldoko eraldaketarako eta udalean esparru publikoa kudeatzeko konpromiso agiri bilakatuko dugu .

Proposamenetan aztertu diren gaiak, oso anitzak dira, gai batzuk hainbatetan errepikatzen diren arren:

  • Kaleetako mantentze lanak eta garbiketa dira beste gai batzuk baino gehiago eta hiriko hainbat guneetan errepikatzen diren gaiak.Zentzu honetan garbiketa zerbitzua eta txakur kaken arazoa hainbatetan agertu da. Modu berean,azpimarragarria da berdeguneen eta aisialdi guneen gaia eta udalerriko hainbat tokitan umeentzako jolastoki babestuak sortzeko beharra.
  • Iresgarritasuna da gainerakoen artean azpimarratzen den gaia, eta hiriko hainbat tokitan agertzen da. Puntu beltz batzuk identifikatu dira Barakaldoko herritarrentzat kezkagarriak direnak. Puntu beltz hauek oztopo dira hainbat pertsona nagusiren, gaigabetuen eta umeen orgatxoak eraman behar dituzten pertsonen mugikortasunerako.
  • Alor ekonomikoan, proposamen interesgarri batzuk jaso ditugu Barakaldok langabetu kopuru handiei aurre egiteko dituen baliabideak erabiltzeko eta sustatzeko. Kezkagarri egiten zaigu herritar batzuek udal kudeaketan gardentasunik ezaren inguruan salatzen dutenak.

Gure herria da jokoan dagoena,eta denon artean Barakaldo biziagoa,erosoagoa,gizatiarragoa eta solidarioagoa lor dezakegu. Horregatik, EAJ-PNVren aldetik Barakaldoko gizon eta emakume guztiak gonbidatu nahi ditugu "Gora Barakaldo" egitasmoan parte har dezatela, aldaketa honen parte izan daitezela.

Barakaldon, 2014ko otsailaren 14an

BARAKALDOKO EUZKO ALDERDI JELTZALEAREN UDAL TALDEA

GRUPO MUNICIPAL DEL PARTIDO NACIONALISTA VASCO DE BARAKALDO

Izp.: Amaia del Campo (Udal Taldearen bozeramailea)

 

Partekatu:
Twitter Facebook