EAJ-PNV Barakaldoko auzo guztietara joango da herritarrek planteatzen dituzten beharrizan eta iradokizunak ezagutzeko - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > EAJ-PNV Barakaldoko auzo guztietara joango da herritarrek planteatzen dituzten beharrizan eta iradokizunak ezagutzeko

EAJ-PNV Barakaldoko auzo guztietara joango da herritarrek planteatzen dituzten beharrizan eta iradokizunak ezagutzeko

2014/06/11


Euzko Alderdi Jeltzalea Barakaldoko auzo guztietara joango da kaleak, auzoak eta Barakaldo herri osoa hobetzeko proposamenak eta jarduerei buruzko iritziak jasotzera. Gure helburua da herrikideek bizi duten Barakaldo herriaren diseinuan parte hartzea, denon artean herritarren beharrizanei erantzungo dien hiri atseginagoa eraikitzeko.

Ekimen hau sartzen da “GORA BARAKALDO” proiektuaren barruan, eta aurkeztu zen egunean iragarri genuen bezala, EAJ-PNV ez da geldirik geratuko herrikideak gugana noiz etorriko zain, gure alderdia izango delako beren bila joango dena, kaleetara, auzoetara, galdetzera eta Barakaldo herriaren alde ekarpenak egin nahi dituzten pertsona eta elkarteekin biltzera.

“GORA BARAKALDO” egitasmo honen fase berria bihar hasiko da eta irailaren erdira arte luzatuko da. Ordurako honako auzo hauek bisitatuko ditugu:

EAJ-PNV auzo horietara guztietara joango da eta egun bakoitzean dagokion tokian karpa bat jarriko du herritarrak hurbil daitezen eta Barakaldoko plano batean adierazi ahalko dituzte beren auzorako edo herrirako planteatzen dituzten proposamen edo iradokizun guztiak. Gure herrikideek galdeketa erraza bete beharko dute eta mapan ikusi ahalko dituzte beste herritarrek aurkeztutako proposamenak zertan oinarritzen diren eta zein esparrurako edo tokirako planteatu diren.

MUNOA FINKA

Orain dela gutxi iragarri genuen bezala, EAJ-PNVk nahi du Barakaldoko hiritarrek Munoa Finkaren egituraketa eta diseinuan parte hartzea, eta denon artean toki horri eman ahal zaizkion erabilerak erabakitzea. Zentzu honetan, datorren urtean irekiko den inguru historikorako planteatzen diren proposamenak ezagutu nahi genituzke .

“Gora Barakaldo” karpa gure hiriko auzo guztietatik igaroko da eta herrikideek finkari buruz egiten dituzten iradokizun eta ekimenak planteatu ahalko dituzte. Proposamen eta planteamendu horiek guztiak Udalean aurkeztuko dira udalak kontuan har ditzan .

Era berean gogoratu nahi dugu EAJ-PNVk gure web gunean jarri dugula ( http://eajpnv-barakaldo.eu) karpa horietara joaterik ez duten herrikideei zuzendutako galdeketa . Galdeketa honen bidez ere Munoari buruzko iritziak eta ekarpenak aurkeztu ahalko dira denontzat ireki dugun parte hartze prozesu honen barruan.

“GORA BARAKALDO”: PARTE HARTZEA ETA ENTZUTE AKTIBOA

“GORA BARAKALDO” parte hartze prozesua iragan abenduan hasi zen. Aurkeztu zen egunetik beretik EAJ-PNVk argi eta garbi utzi nahi izan du ekimen berritzaile honen protagonistak Barakaldoko herritarrak direla eta beren ekarpen eta iradokizunak kontuan hartuko zirela " 15 15erako " kanpaina abian jartzeko orduan. Hau da, iritziak, kexak eta iradokizunak EAJ-PNVk bereganatuko dituen 15 konpromiso bihurtuko dira eta ez bakarrik 2015eko maiatzeko udal hauteskundeei begira,baizik eta baita lan etengaberako jarduera ildo gisa ere .

Hiritarren parte hartze prozesu honetan funtsezko elementu bilakatzen zaigu entzute aktiboa. EAJ-PNVk Barakaldoko herritarrek esan nahi eta behar dutena entzungo du, horrela, gure herrikideek eskatzen eta proposatzen digutena entzunez baino ez baitugu Barakaldo herriak behar duen aldaketa lortuko. Barakaldoko gizon eta emakumeak protagonista izango dituen aldaketa.

Hori dela eta, ekimen honetan Barakaldoko herritarren parte hartzea errazteko eta ahalbidetzeko ahalegina egin dugu. Internet eta eskuko telefonoetan oinarritutako tresnak jarri ditugu martxan ( alde batetik www.gorabarakaldo.eu web gunea dago eta eskuko telefonoetarako “Gora Barakaldo” app, doan jaitsi ahal da Android market-en eta iPhoneetarako IOS sistemaren bidez). Informazio eta komunikazio bide hauen bidez erabiltzaileek proposamenak, balorazioak, kexak eta iradokizunak helarazi dizkigute eta argazki eta testu hauek guztiak dira " Barakaldoko beharrizanen mapa" osatzen ari direnak.

Intereseko datu gisa azpimarratu behar da egitasmoa abian jarri genuenetik hilabete hauetan 150 proposamen jaso ditugula Barakaldoko Beharrizanen Maparako. Web guneak 5.800 bisitatik gora jaso du eta 3500 pertsona izan dira, hau da, 3000 pertsona ezberdin, web gunea behin baino gehiagotan bisitatu dutenak.

Gehien errepikatzen diren proposamenek zerikusia daukate mugikortasunarekin eta Barakaldoko hainbat auzo eta ingururen egoera eta mantentze lanekin; besteak beste eskatzen da umeentzako guneeak hobetzea, garbiketa, aparkalekuak, trafiko kontuak eta abar .

Halaber, azken hilabeteotan elkartu izan gara gaur egun esparru sozio-kulturalean, gizarte eta hezkuntzan, elkarteen munduan, ekonomiaren esparruan,ingurumenean eta Barakaldoko boluntariotza arloan lan egiten duten pertsonekin. Gure helburua izan da Barakaldon eskaini behar diren eta eskaintzen diren zerbitzuez egiten duten balorazioa ezagutzea, eta baita zerbitzu hauek nola eman behar diren, gure hiriko toki publikoak nolakoak izan behar diren eta Udalarekin zer nolako harremanak nahi dituzten eta zein harreman bide nahi dituzten.

EAJ-PNVk 150 bat pertsona aukeratu zituen, denak Barakaldokoak eta hirian erreferenteak direnak. Zorionez, zenbaki hori 181ra igo behar izan dugu. Hainbat izan dira ekimena ezagutu ondoren EAJ-PNVrekin harremanetan jarri eta parte hartzeko interesa adierazi duten pertsonak.

Orain hastera doa “GORA BARAKALDO” ekimenaren fase berria, eta hurrengo hilabeteotan EAJ-PNVk ekimenak aurkeztuko ditu denon artean Barakaldo biziagoa,erosoagoa,gizatiarragoa eta solidarioagoa egin dezagun. Hori dela eta, Barakaldoko herritarrak gonbidatu nahi ditugu "Gora Barakaldo" egitasmoan parte hartu eta aldaketa honen parte izan daitezen.

Barakaldon 2014ko ekainaren 11n

BARAKALDOKO EUZKO ALDERDI JELTZALEAREN UDAL TALDEA

GRUPO MUNICIPAL DEL PARTIDO NACIONALISTA VASCO DE BARAKALDO

Izp.: Amaia del Campo (udal bozeramailea)

Partekatu:
Twitter Facebook