Euzko Alderdi Jeltzaleak atzoko Osoko Bilkuran Inguraldek kudeatutako Innobak enpresen zentroetan Moduluen Ematearen Arautegi Arautzailea aldatzearen aurka eman zuen botoa. EAJ-PNVk ezezko botoa eman zuen Udaleko moduluetan enpresen egonaldiaren epe maximoen handitzearekin ados ez dagoelako, etorkizunean enpresa-proiektu berriei modulu hauetara sartzea hipotekatu eta zaildu ahal die eta.
EAJ-PNVk Barakaldoko enpresa-jarduera dinamizatzearen alde apustu egiten jarraitzen du eta horretarako ezinbestekoa da ekintzaileek INNOBAK guneek planteatutako ekimenak jaso ahal izatea, hasiera gogorretan enpresei aurrera egiten laguntzen baitie. Nolanahi ere, Udala eta Inguralde helburu honetan eragile eraginkor bihurtu behar direla eta enpresen txandatzea sustatu behar dutela uste dugu, eta ez dute konformatu behar epe luzerako alokatzaileak izatearekin ezta epe luzerako alokairuen bidez inbertsioa bermatu nahi duten jabeak izatearekin ere.
Partekatu: