EAJ-PNV prest dago Barakaldok 2014an aurrekontu bat izan dezan - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > EAJ-PNV prest dago Barakaldok 2014an aurrekontu bat izan dezan

EAJ-PNV prest dago Barakaldok 2014an aurrekontu bat izan dezan

2013/12/20


Euzko Alderdi Jeltzaleak Barakaldoko Udalak datorren urtean udal-aurrekontu berria izateko borondatea iragartzen du. Zentzu horretan, udal-aurrekontuei osoko emendakina aurkeztuko ez duela iragarri du. Era berean, gobernu taldearekin akordio batera iristeko borondatea adierazi du. Horretarako, kontuetan alkatearen inplikazioa eskatzen du EAJ-PNVk. Era horretan Barakaldok urte hasieran aurrekontu berri bat izatea posible izango litzateke.

EAJ-PNVk erantzukizunarekin jokatuko duela errepikatzen du eta akordio bat lortzeko ahaleginak egingo dituela adierazi du. Izan ere, denboran zehar gure alderdiak bai gobernatzen dituen erakundeetan, baita oposizioan dagoen herrietan ere erakutsi izan duen jarrera izan da.

 

Partekatu:
Twitter Facebook