EAJ-PNVk GORA BARAKALDO egitasmoaren bidez ekingo dio berriz Barakaldoko herritarren irizpideak jasotzen - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > EAJ-PNVk GORA BARAKALDO egitasmoaren bidez ekingo dio berriz Barakaldoko herritarren irizpideak jasotzen

EAJ-PNVk GORA BARAKALDO egitasmoaren bidez ekingo dio berriz Barakaldoko herritarren irizpideak jasotzen

2014/09/11


Euzko Alderdi Jeltzalea bihartik aurrera hasiko da berriz, Barakaldoko auzoak bisitatzeko hasi duen egitasmoa, gure herrikideek beren kalea edo auzoa hobetzeko ez ezik, gure hiria ere hobetzeko egingo dituzten proposamen eta ekarpenak ezagutzeko. Horrela itxiko da iragan ekainean GORA BARAKALDO egitasmoaren barruan gure herriko auzo guztiak bisitatzeko hasi zen ekimena.

EAJ-PNVk Barakaldoko hiritarren proposamen eta iradokizunak jasotzeko kanpaina hau "Gora Barakaldo" karpa Gurutzeta eta Errekaortu auzoetan jartzearekin ixtea pentsatu zuen (hilaren 12an eta 18an hurrenez hurren, 17:00etatik 20:00etara bitarteko ordutegian), baina eskaintza zabaltzea erabaki dugu eta bisita egutegian irailaren 14 eta 21a eranstea pentsatu dugu Errekatxo eta Burtzeña auzoak egitasmora sartuz ( 11:00etatik 14:00etarako ordutegian). Elkarretaratze hauek egingo dira auzo bi hauetako enparantzetan.

Ekimen honen bidez, auzo honetatik egitasmo honetan parte hartzeko aurkeztu zaizkigun eskariei erantzungo diegu, haiek ere beren ekarpenak egin ahalko dituzte eta Barakaldo herri adeitsuago eta hurbilagoa diseinatu ahalko dute, beren behar eta nahiei hobeto erantzungo diena .

EAJ-PNV auzo hauetan egongo da "Gora Barakaldo" karparekin, zeinetan gure herritarrek gure herriko plano batean beren bizitokirako edo herri osorako proposatzen dituzten iradokizun eta ekimenak kokatzeko aukera izango duten. Gainera, ekimenean parte hartzeko interesa duten guztiei galdeketa erraz bat eta mapan lokalizatzeko sistema izango dute eskura, beste herritarrek egin dituzten proposamenak eta proposamenak zein toki konkreturako egin dituzten ezagutzeko.

Halaber, EAJ-PNV Barakaldoko auzo guztietara egiten den bisita hau aprobetxatzen ari da Munoa finkako gunea diseinatzeko eta erabilerak aurreikusteko aukera emateko. Zentzu honetan, gune berezi bat egokitu dugu barakaldarrek beren ekimen eta iradokizunak aurkez ditzaten. Proposamen horiek guztiak Udalari helaraziko zaizkio gerora begira kontuan har ditzan.

Egitasmo honetarako barakaldarren zenbat eta proposamen gehien jaso ahal izateko, EAJ-PNVren aldetik galdeketa irekia jarri dugu gure web gunean ( http://eajpnv-barakaldo.eu ) gure herrikideek Munoarako dituzten ideiak eta iradokizunak askatasun osoz planteatzeko aukera izan dezaten.

“GORA BARAKALDO”: PARTE HARTZEA ETA ENTZUTE AKTIBOA

Ekimena iragan ekainean abian jarri zenetik EAJ-PNVk "Gora Barakaldo" karpa sei auzotara eraman izan du honezkero (Lutxana, Done Bikendi, Zuazo-Arteagabeitia, Urban, Erdigunea- Anaiak eta Errontegi) Esperientzia arrakastatsua izan da, orain arte gure herrikideen 200 bat proposamen jaso ditugu auzoetarako zein Barakaldo osorako.

Honakoa, Gora Barakaldo egitasmoaren hirugarren fasea da. Abiapuntua iragan abenduan jarri zen Barakaldoko gizon eta emakumeen ekarpen eta iradokizunak batzeko helburuarekin. EAJ-PNVren uste sendoa da gure herrikideek eskatzen eta proposatzen digutena entzunda baino ezin izango dugula Barakaldo herriak behar duen aldaketa ematea lortu. Eta, gure herrikideek izan behar dute aldaketa honen protagonista.

Barakaldarren parte hartzea errazteko, interneten eta telefonia mugikorraren bidez erabil ditzakegun tresna batzuk jarri ditugu abian ( www.gorabarakaldo.eu web gunea eta "Gora Barakaldo" aplikazioa, Android zein IPhoneren IOS sistemetarako doan jaitsi daitekeena).

"Gora Barakaldo" ekimenaren bigarren fasean Barakaldoko esparru soziokulturalean, gizarte eta hezkuntzan, elkarteetan, ekonomian, ingurumenean eta boluntarioen elkarteetan parte hartzen duten 181 herrikideekin elkartu ginen. Gure helburu nagusia izan zen herrian eman beharko liratekeen eta gaur egun ematen diren zerbitzuei buruz egiten duten balorazioa ezagutzea. Era berean jakin nahi izan genuen zerbitzu horiek nola eman behar diren, gure hiriko gune publikoek nolakoak izan behar duten edo herritarrek udalarekiko harremanak nola gauzatu nahi dituzten.

Epe laburrean hasiko da pertsonak helburu dituen egitasmo honetako laugarren fasea. Barakaldoko herritarrak, beren herriaz harro dauden herritarrak helburu, beren kaleak,auzoak eta Barakaldo herri osoa hobetzeko iradokizunak eta proposamenak aurkezten inplikatu diren herritarrak helburu .

Barakaldon, 2014ko irailaren 11n

BARAKALDOKO EUZKO ALDERDI JELTZALEAREN UDAL TALDEA

GRUPO MUNICIPAL DEL PARTIDO NACIONALISTA VASCO DE BARAKALDO

Izp.: Amaia del Campo (udal bozeramailea)

 

Partekatu:
Twitter Facebook