EAJ-PNVk Errekaortuko barakaldarrak lasaitu nahi ditu A-8ko karriletatik dabilen trafiko ugarik egiten duen zarata txikiagotzeko pantaila akustikoak kokatzeko urtetan zehar eskatzen ari direla. Gaur goizean Aldundiko arduradunekin kontaktuan jarri gara, ziurtatu digute lanak gaur bertan hasi direla eta lau urte barru amaituko direla aurreikusita zegoen bezala. Hala ere, egiaztatu digute, iazko azaroan proiektua aprobatu ondoren, espedientea normaltasun osoz garatu dela, Kontratuen Legeak markatzen dituen tramiteak jarraituz.
Partekatu: