Euzko Alderdi Jeltzaleak duela minutu batzuk aukeratu du Amaia del Campo Barakaldoko Alkatetzarako hautagai. Del Campok Barakaldo, Gurutzeta, Burtzeña eta Kastrexanako batzarren aho bateko babesa jaso du, Barakaldoko EAJ-PNVren Udal Taldeko oraingo bozeramailea proposatutako bakarra izan den prozesuan.
Natxo Saornil Barakaldoko EAJ-PNVren Buru Batzarren artekoko presidenteak azpimarratu nahi izan du "EAJ-PNVren emakume eta gizonek Amaia del Campori adierazi dioten babesa". "Hainbat herritarri ilusioa eta konfiantza itzultzen jakin die, eta hori lortu du bere lan eta konpromisoaren bidez. Erakutsi egin du ondo prestatuta dagoela, berarengan konfiantza izan daitekeela eta Barakaldoren alde eta gure herrikideen alde dena ematen duela. Amaia da Barakaldon falta botatzen dugun zerbait: hurbiltasuna, zintzotasuna, entzuten jakitea eta ,batez ere, benekotasuna" azaldu du Saornilek, eta lau uri erakundetan aurkeztu diren proposamenetan bere izena agertu dela gogoratu nahi izan du.
Amaia del Campo hautagaiak Barakaldoko EAJ-PNVren Uri Batzarren eta lau Uri Erakundeetako alderdikideen babesa jaso du. “Amaia del Campok azken urte hauetan egin izan duen lana abalatuta dago EAJ-PNVk hauteskundeetan lortutako emaitzen bidez eta gure herrikideek Del Campok politika egiteko duen eredu eta estiloarekiko adierazi duten babesaren bidez" azaldu du Barakaldoko EAJ-PNVren Batzarren Artekoko Presidenteak. “Amaiak garrantzi handia ematen dio hiritarren parte hartzeari, Barakaldoko herritarrei galdera egin behar zaiela, beren iritzia eskatu behar zaiela uste eta defendatzen duelako, udalean hartzen diren erabakiek beraiengan eragin zuzena dutelakoan ”.
Saornilek azpimarratu nahi izan du Barakaldoko EAJ-PNVk oraingo gobernu taldeak azken 30 urteotan garatu duen kudeaketa ereduaren aurrean planteatu duena "aldaketa egiteko momentua heldu da eta gauzak beste era batera egin daitezkeela, gure herrikideen gehiengoaren erabakiak errespetatuz eta gure herrikide guztiak eta Barakaldoren alde lan egiten duten elkarte guztiak kontuan hartuz". “Amaia del Campo da aukerarik onena Barakaldoko Alkatetzan aldaketa eragin dezagun. Ukaezina da pertsonekin eta bere herriarekin hartu duen konpromisoa, elkarrizketarako eta negoziaketarako duen gaitasuna, beti Barakaldoko interesak gauza guztien gainetik lehenetsiz. Hori dena urteotako lanaren bidez erakutsi du”.
Amaitzeko, EAJ-PNVk iragarri du "ez duela minuturik galdu nahi" eta beraz, "alderdiak alderdikideekin batera lan egingo du Amaiaren ondoan zinegotzi gisa joango diren emakume eta gizonak izendatzeko" amaitu du Natxo Saornilek.
Barakaldon 2014ko apirilaren 9an
BARAKALDOKO EUZKO ALDERDI JELTZALEA
Izp. Prentsa Zerbitzua
Partekatu: