Euzko Alderdi Jeltzaileak gaur goizean Hirigintza eta Udal Zerbitzuen batzorde baten deialdia eskatu du, udal ordezkariek beharrezkoak diren azalpenak eman ditzaten Beurko Berriko auzokideek egindako kexen aurrean. Hauek denbora daramate “txakur kakak ez direla kentzen” salatzen.
EAJ-PNVk Hirigintza eta Udal Zerbitzuen batzorde baten deialdia eskatu egin du gaur goizean jakiteko zer nolako urratsak emango dituzten udal ordezkariek arazo hau konpontzeko eta azaltzeko zergatik ez dituzten orain arte erantzun auzokideek azaldutako eskakizunak. Komisioi hau erangingorragoa izan dadin, eskatu dugu auzokide afektatuen ordezkarien parte hartzea, baita ordezkari teknikoen edo beste udal eremuetako politikariena ere.
Partekatu: