EAJ-PNVk Barakaldoko Udalari ikastetxeek jasotzen dituzten diru-laguntzak ez murriztea eskatzen dio - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ

 

Hasiera > Albisteak > EAJ-PNVk Barakaldoko Udalari ikastetxeek jasotzen dituzten diru-laguntzak ez murriztea eskatzen dio

EAJ-PNVk Barakaldoko Udalari ikastetxeek jasotzen dituzten diru-laguntzak ez murriztea eskatzen dio

2013/07/05


Euzko Alderdi Jeltzaleak goiz honetan Hezkuntza batzordearen deialdia eskatu du gobernu taldeak Barakaldoko ikastetxeen eskolaz kanpoko jarduera, jarduera osagarri eta konpentsatzaileen programari ezarritako murrizketak azal ditzan.

Barakaldoko udalak aurreko astelehenean BAOean aipatutako diru-laguntzen deialdia argitaratu zuen. Diru-laguntza hauek, 2012-2013 ikasturtean, gehienez 60.000 euroko aurrekontua izango dute, iazko aurrekontuetan (aurten luzatuak) ezarri ziren 93.000 euroren ordez.

Udal arduradunek 33.000 euroko murrizketa egin izana berri txarra dela uste du EAJ-PNVk. Murrizketa horrek Barakaldoko ikastetxeei kalte egingo die, orain arte Udalaren laguntza ekonomikoari esker programatzen zituzten jarduera ugari ezingo dituztelako egin.

Partekatu:
Menéame Twitter Facebook




KEXA ZAITEZ!

Adiera zaitez! Bidali zure kexa. Zerk kezkatzen zaituen jakin nahi dugu.

Izena:

Posta elektronikoa:

Testua:

Barakaldoko EAJren Facebook profila Barakaldoko EAJren Google + profila Barakaldoko EAJren Twitter profila Barakaldoko EAJren Youtube kanala Barakaldoko EAJren Flickr kanala Barakaldoko EAJren Instagram kanala