Goiz honetan Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzaleak Barakaldoko Hirigintza Kudeaketa Elkartea “Eretza”-ko arduradunek aurkeztutako gerentziaren kontrataziorako baldintza-agiria aurka bozkatu du udaleko diru-kutxarentzako garestiegi izaten jarraitzeagatik. Azkenean, aipatutako baldintza-agiria onartu egin da PSEren eta PPren kontseilarien botoekin.
Kalitateari kalte egin gabe, merkeago egin daitekeen zerbitzu batengatik gure Udalari diru kopuru bat aurrezteko aukera hau galtzea sentitzen du EAJ-PNVk. PPren jarrerak harritzen gaitu, prentsan sutsuki babesten baitzuen Eretzarentzako proposamen multzo bat, eta azkenean proposamen horietatik bat ere ez zegoeneko baldintza-agiria onartu egin dute.
Partekatu: