EAJ-PNVk leku eza dela eta 150 familia Udal haur eskoletatik kanpo gelditzen direla salatzen du - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > EAJ-PNVk leku eza dela eta 150 familia Udal haur eskoletatik kanpo gelditzen direla salatzen du

EAJ-PNVk leku eza dela eta 150 familia Udal haur eskoletatik kanpo gelditzen direla salatzen du

2013/05/28


Euzko Alderdi Jeltzaleak ekimen berri bat aurkeztu du zeinetan Barakaldoko Alkateari 2011ko abenduko biltzarreko gehiengoak adostutakoa bete dezan eskatzen zaion, Haurreskolen Patzuergora Barakaldoren atxikimendua onartu zenekoan. Honela bakarrik izango da Barakaldo, urtero eskaintza eskaria baino txikiago izanez, udal haur eskoletan leku barik gelditzen diren familiei erantzun bat emateko gai.

Martxoan matrikula denboraldia bukatu eta plazak esleitu eta gero, Barakaldoko PSEk azaldu bezala, 150 familia izan dira aurten udal haurtzaindegietan tokirik gabe gelditu direnak.

Udalak Haurreskolen kontrako jarrera mantentzen jarraitzea ulertezina da. Arazo bat dago, baita irtenbide bat ere. Zentzurik gabekoa da Gobernu taldeak arazo hau konpontzeko pausorik ez ematea eta herritarrak dena ondo doala sinestarazten saiatzea. Gure herritarrek ez dute errespetu falta hau merezi.

Partekatu:
Twitter Facebook