EAJ-PNVk Lutxanako tunelak saihesteko pasabidearen lanak Barakaldoko enpresek egin ditzatela eskatzen du - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > EAJ-PNVk Lutxanako tunelak saihesteko pasabidearen lanak Barakaldoko enpresek egin ditzatela eskatzen du

EAJ-PNVk Lutxanako tunelak saihesteko pasabidearen lanak Barakaldoko enpresek egin ditzatela eskatzen du

2013/07/12


Euzko Alderdi Jeltzaleak Barakaldoko udal arduradunei goiz honetan Lutxanako tunelak saihesteko pasabidearen lanen eraikuntzan parte hartzera Barakaldoko enpresak gonbidatzea eskatu die

Barakaldon ekonomia-jarduera eta enplegu-sorkuntza sustatzeko, EAJ-PNVk Barakaldoko udal arduradunei goiz honetan eskatu die parte hartzeko gonbidapenak udalerriko enpresei bidaltzea, aurreikusitako lanak egiteko gai diren guztietan.

Gure alderdiak Inguraldeko webeko enpresen mapa aztertu du eta gure udalerrian ingeniaritza zibilean (lur-gaineko lanak, errepideen eraikuntzak,…) aritzen diren bederatzi empresa aurkitu ditu.

 

 

Partekatu:
Twitter Facebook