EAJ-PNVk oposizioaren babesa jaso du PSEri hezuntzan eta euskaran murrizketarik ez egitea eskatzeko - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > EAJ-PNVk oposizioaren babesa jaso du PSEri hezuntzan eta euskaran murrizketarik ez egitea eskatzeko

EAJ-PNVk oposizioaren babesa jaso du PSEri hezuntzan eta euskaran murrizketarik ez egitea eskatzeko

2013/07/26


Euzko Alderdi Jeltzalea gainerako oposizioaren alderdiekin pozik eta eskerdun dago, gure alderdiak planteatutako ekimenei beraein botoak gehitu zizkieten eta. Ekimen hauek aurkeztu genituen PSEk ezarri nahi dituen murrizketak saihesteko. Murrizketak, euskara ikasteko diru-laguntzetan edo eskolaz kanpoko jardueretarako, jarduera osagarri eeta konpentsatzailetarako zuzendutako diru-laguntzetan.

Barakaldoko PSEk planteatutako murrizketen kontrako mozio bat aurkeztu zuen EAJ-PNVk, Barakaldoko udalak euskara ikasteko diru-laguntzetarako emandako 35.000 euro kendu nahi ditu eta. Diru-laguntza hori 2012an EAJ-PNVren ekimen bati esker sortu zen eta PSEk kendu nahi du, orain diru hori (Patxi Lópezek kendu zituen laguntzak berreskuratu ditu eta) Urkulluren gobernuak ematen duela aitzakiatzat hartuz.

EAJ-PNVk ekimen bat ere aurkeztu zuen PSEri iragarritako %35eko murrizketa Udalak zuzendutako partidan (Barakaldoko ikastetxeek eskolaz kanpoko jarduerak, jarduera osagarri eta konpentsatzaileak egin ditzaten) ez gauzatzea eskatzeko

EAJ-PNVk aurreko asteazkeneko osoko bilkuran PSEri berriro eskatu zion 2011ko abenduaren mozioa betetzea, zeinetan EAJ-PNVk gure udalak Eusko Jaurlaritzaren Haurreskolak patzuergoan parte hartzea eskatzen zuen. Asteazkenean gure ekimena onartu zuten alderdi politikoek behin eta berriro osoko bilkuran zehar egin genuen galdera bera PSEri errepikatu zioten: Zein irtenbide emango dien Barakaldoko familiei? Alderdiok atera genuen ondorioa berbera izan zen, hau da, EZ dietela EZER ERE eskainiko.

EAJ-PNVk PSEk asteazkeneko osoko bilkuran gertatutakoari buruz hausnartzea espero du. PSE animatu nahi dugu gure udalari buruzko irudiaren gainean pentsatzera, demokraziaren arauak onartzera eta gehiengoaren erabakiak men egitea. Politikak eta politikook gero eta zalantza gehiago eragiten ditugu, eta gobernu taldearen jarrerak gure auzokideek udalean (hurbiltasun eta gardentasun handiena izan behar duen erakundea) konfidantza galtzeko baino ez du balio.

Partekatu:
Twitter Facebook