EAJ-PNVk solidariotasun eta babes osoa adierazi die ontzioletako langileei - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > EAJ-PNVk solidariotasun eta babes osoa adierazi die ontzioletako langileei

EAJ-PNVk solidariotasun eta babes osoa adierazi die ontzioletako langileei

2013/07/11


EAJ-PNVren Euzkadi Buru Batzarreko eta Bizkai Buru Batzarreko burukideek eta Ezkerralde eta Meatzaldeko EAJ-PNVren alkate,zerrenda-buru eta zinegotziek beren solidariotasuna plazaratu dute, gaur goizean Sestao eta Santurtzi artean euskal ontziolei babesa adierazteko egin den martxan.

EAJ-PNVk jakin badaki erabaki hori konfirmatuko balitz heriotza zigorra suposatuko lukeela euskal ontzigintza sektorearentzat, eta benetan egoera larrian jarriko lukeela Ezkerralde eta meatzalde osoko milaka familiaren bizitza, Sestaoko La Naval eta Santurtziko Zamakona Ontzioletan egiten duten lanari esker bizi baitira.

EAJ-PNVk Euskadiko ontzigintza sektorea defendatzen du, sektore teknologikoki aurreratua eta guztiz lehiakorra baita balio erantsia duen ontzigintzaren alorrean. Horregatik agertu da Europar Batzordearen erabakiaren kontra.

Proposamen bidegabe honek ondorio larriak izango lituzke sektore osoarentzat eta Ezkerralde eta Meatzaldeko udalerri guztientzat, ontziolak eszenatoki latzera bideratuko bailituzke, itsasontzi berriak kontratatzeko eta finantzatzeko orduan.

 

Partekatu:
Twitter Facebook