Goiz honetan Euzko Alderdi Jeltzaleak Gobernu taldeari eskatu dio Ogasun batzorde bat deitzea, non azalpen egokiak eskain diezazkiguten udal-aurrekontu proiektuaren egoerari buruz baita Udalaren kontuen etorkizunari buruzko bere asmoak ere.
Barakaldok erronka berriei eta gure auzotarren beharrei aurre egin ahal izateko aurrekontu berriak behar ditu. Era berean, gobernu-taldeak era arduratsu batean joka dezala eta gure Udalak aurrekontu berria izan dezala posible egiten duten akordioetara heltzen saiatzea eskatzen dugu, eta ez dezan lan egiten jarrai joan den urteko aurrekontu luzatutakoarekin.
Erabat arduragabe eta ulertezina izango litzateke PSE-k, aurrekontu-proiektu bat aurkeztu ondoren, hitzarmenetara heltzea ahalegindu gabe, erretiratzea erabakitzea.
Partekatu: