Goiz honetan Euzko Alderdi Jeltzaleak Barakaldoko alkateari bilera gehiago ez atzeratzea eskatu dio. Bileran, alderdi politikoen ordezkariek urteroko osoko bilkuraren deialdia adostu behar izango lukete. Joan den azaroan EAJ-PNVk lehen aipatutako osoko bilkura ezartzea eskatzen zuen mozio bat onartu zen. Aipatutako osoko bilkurak, udal-politikaren kontuez jarduteko ez ezik, Gobernu-taldearen kudeaketa kontrolatzeko balio izango luke.
Iritsi da hitzetatik ekintzetara pasatzeko unea eta eztabaida hori gerta dadin eta gure auzotarrak bertan egon daitezen. Era horretan, oposizioaren alderdiek gobernu taldeari kontuak nola eskatzen dizkioten ikusi eta Barakaldoko agintariek hauen gainean ematen dituzten azalpenak entzun ahal izango dituzte.
Partekatu: