Eusko Alderdi Jeltzaleak datorren urteko Karmenak diseinatzeko barakaldotarron ahotsa kontutan har dezan preoposatuko du. Zentzu honetan, Udaletxeak inkesta bat egin dezan ptoposatuko du, honetan barakaldotarrek Barakaldoko Udaletxeak antolatzen dituen jaiei buruzko balorapena eta iritzia azal ditzaten.
EAJ-PNVk bere ideiak eta lan dokumentu hau planteatzen du karmenak guztion gustukuak izateko helburuarekin. Eusko Alderdi Jeltzaleak programatutako ekintza guztien ebaluaketa egin behar dela pentsatzen du. Kalitatea kantitatea baino inportanteagoa dela uste du. Urtero auzokoen gustukua ez den ekintza bat programatzea denbora galtzea da. Gure auzokideek hoberena merezi dutelako jaietan gastatzen den dirua errentagarri bihurtu behar du gure Udaletxeak.