EAJk gobernu taldeak Urban Galindoko ordezkariak atzo tratatu zituen erdeinua sentitzen du - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > EAJk gobernu taldeak Urban Galindoko ordezkariak atzo tratatu zituen erdeinua sentitzen du

EAJk gobernu taldeak Urban Galindoko ordezkariak atzo tratatu zituen erdeinua sentitzen du

2012/12/28


Atzoko osoko bilkuran Euzko Alderdi Jeltzaleak aurkeztutako eskaria tratatu zen. Bertan zonako bide-segurtasunarekin baita auzotarrak elkartu daitezen lekuen eskaerarekin ere erlazionatuta zeuden Urban Galindoko Auzo Elkarteko ordezkariek planteatutako eskaerez arduratzea eskatzen genion Gobernu taldeari.

Auzorako gure proposamenak oposizioaren beste talde batzuen laguntza izan zuten. Tamalez Urban Galindoko Auzo-Elkarteko kideak Gobernu taldearen isiltasun osoarekin joan ziren. Bere jarrerarekin gutxietsi zituzten. EAJk auzotar hauen erreibindikazioetako bozeramailea izaten jarraituko du, baita beraien arazoen, proposamenen eta erreibindikazioen aurrean gobernu taldearen paso egitearen jarrera jasaten duten beste barakaldar batzuena ere.

Partekatu:
Twitter Facebook