Edukiontzi marroia zabaltzeari esker, hilean hondakin organikoen bilketa 4.000 kilo inguru handitzea lortu da. - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ

 

Hasiera > Albisteak > Edukiontzi marroia zabaltzeari esker, hilean hondakin organikoen bilketa 4.000 kilo inguru handitzea lortu da.

Edukiontzi marroia zabaltzeari esker, hilean hondakin organikoen bilketa 4.000 kilo inguru handitzea lortu da.

2017/04/12


Barakaldok hirukoiztu du hondakin organikoen bilketa. Bosgarren edukiontzia Lutxana, Llano eta Retuerto auzoetara hedatzearen ondorioz, zerbitzua asko erabili da. Urtarrilean 2.020 kilo biltzetik martxoan 6.340 kilo biltzera pasatu da.

Barakaldo hondakinak gaika biltzearen arloan hasi zen 2013ko abenduan, 5. edukiontzia instalatuz Urban eta San Bizenteko dorreak auzoetan. Urtarrilean, edukiontzi marroia hiru auzo berrietara zabaldu zen. Zerbitzua handitzearekin batera informazio- eta sentsibilizazio-kanpaina egin zen, Ekologistak Martxanen eskutik. ¨Ikusi genuen ez zela nahikoa zerbitzua ezartzea, baizik eta auzoetara hurbildu behar zela, herritarren zalantzak azaldu eta hondakin organikoak birziklatzen hastera animatu¨, Gorka Zubiaurrek, Barakaldoko Udaleko Hirigintza Diziplina, Ingurumen eta Osasun Arloko zinegotziak, azaldu du Ekologistak Martxaneko Javier Vazquezekin batera.
Kanpaina martxoaren 31n bukatu zen eta balantzea oso positiboa izan da. Ia bi hilabetetan 500 etxe inguru apuntatu dira. Horrek 1.000 pertsona ingururen inplikazioa dakar bilketa organikoan.
.
Aipatzekoa da San Bizenteko dorreetan altan emandako pertsona kopuru handia. 460 pertsona baino gehiagok kita eta giltza jaso dituzte edukiontzi marroia erabiltzeko. ¨Dorrez dorre ibili gara proiektua azaltzen, eta horrek ekarri du hainbat herritarrek parte hartzeko interesa izatea¨, azaldu du Vazquezek. ¨Herritarrek interes handia erakutsi dute informazio-solasaldietara joanda, gehienbat adinekoek, edukiontzi marroia erabiltzen hasteko erabakia hartu dutenek¨, adierazi du Zubiaurrek.


Ekimen honetan parte hartzea erabaki duten pertsonen erregistroa egin da, kontuan hartuz etxe bakoitzean bizi diren pertsonak eta zein auzotan bizi diren. Hala, Dorreen ondoren, Llano izan da partaidetza handien izan duen auzoa - 200 pertsona baino gehiago- ; jarraian Lutxana -134 pertsona inguru- eta, azkenik, Retuerto - 127 pertsona inguru-. ¨Aprobetxatu nahi dugu Ekologistak Martxani kanpainia honetan egindako lana eskertzeko, zeren eta oso emaitzak onak eman baititu¨, aprobetxatu du zinegotziak.


HILEZ HILE BILDUTAKO KILOEK GORA EGITEA


Balantzerik onena zerbitzu honen bidez jasotako zabor-kiloek ematen dute. Urtarrilean, kanpaina hasi aurretik, gaikako bilketa 2.020 kilora heldu zen. Otsailean, 2.600 kilora heldu zen. Martxoan, guztira 6.340 kilora heldu da. ¨Ia 4.000 kiloko aldea dago otsailaren eta martxoaren artean. Horregatik oso optimistak gara barakaldarrek zerbitzu honetaz egiten duten erabilerarekin¨, azpimarratu du Zubiaurrek.


Edukiontzi marroiak hondakin begetal gordinak eta kozinatuak onartzen ditu –fruta, haziak, fruitu lehorrak bere oskolekin, zerealak, hondakin begetalak, lore hondakinak, ogi eta opil hondakinak, kafe hondakinak-. Horretaz gain, zelulosa ere birzikla daiteke, hala nola, sukaldeko papera, komuneko paper-biribilkia, ezpainzapiak edo infusio-poltsak, eta, azkenik, botila naturalen kortxoa -plastikozkoak ez badira-. ¨Edukiontzi marroian ezin da bota ez arrainik ez okelik ere¨, azpimarratu du zinegotziak.

¨Garrantzitsua da erabiltzea, baina ondo erabiltzen jakin behar da. Hondakinak sailkatzeko ardura duen enpresak ohartarazi digu azken hilean animalien hondakinak aurkitu direla gaikako bilketan eta Bizkaian oraindik ezin da bota edukiontzi marroira¨, azaldu du Zubiaurrek.


Azkenik, zinegotziak eta Ekologistak Martxaneko ordezkariak herritarrak animatu dituzte 5. edukiontzia erabiltzen jarraitzera. ¨Zalantzarik izatekotan, informazioa eska dezakezue 010 zenbakian, Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan eta Ekologistak Martxanen lokalean bertan¨.

Partekatu:
Menéame Twitter Facebook




KEXA ZAITEZ!

Adiera zaitez! Bidali zure kexa. Zerk kezkatzen zaituen jakin nahi dugu.

Izena:

Posta elektronikoa:

Testua:

Barakaldoko EAJren Facebook profila Barakaldoko EAJren Google + profila Barakaldoko EAJren Twitter profila Barakaldoko EAJren Youtube kanala Barakaldoko EAJren Flickr kanala Barakaldoko EAJren Instagram kanala