Edukiontzi marroiaren erabilera bultzatzeko informazio-kanpaina bat abiarazi du Barakaldok Ekologistak Martxan taldearekin batera - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Edukiontzi marroiaren erabilera bultzatzeko informazio-kanpaina bat abiarazi du Barakaldok Ekologistak Martxan taldearekin batera

Edukiontzi marroiaren erabilera bultzatzeko informazio-kanpaina bat abiarazi du Barakaldok Ekologistak Martxan taldearekin batera

2017/01/26


Urte berriarekin, Ekologistak Martxan elkarteak eta zenbait auzotarren elkartek osoko bilkuran aurkeztutako ekimen bat bete du gobernu-taldeak, eta bosgarren edukiontzia zabaldu du Lutxana, Llano eta Retuerto auzoetara. Hala, unera arte Urbanen eta San Bizenteko dorreetan eskainitako zerbitzua hedatu egin da. Orain, informazio-kanpaina bat abiarazi du Udalak Ekologistak Martxan taldearekin batera udalerrian materia organikoaren birziklapena sustatzeko.


"Ez da zaborra, hondakinak dira, baliabideak dira" da kanpainaren leloa, eta barakaldarrak materia organikoa banatzearen garrantziaz kontzientziatzea du helburu. Gauzak horrela, edukiontzi marroia duten auzoetako biztanleei gutun bat bidaliko zaie eta ekimenean parte-hartzera deituko zaie. Gutunarekin batera, informazio-liburuxka bat bidaliko da eta, bertan, zehaztasunez azalduko dira hondakinen bilketa selektiboa abian jartzearen abantailak, zer egiten den bildutakoarekin eta zein hondakin bota daitekeen edukiontzi bakoitzean.


"Edukiontzi marroia jarri da beste hiru auzotan eta, orain, garrantzitsuena da auzotarrak ekimenera erakartzea. Horretarako, ezinbestekoa da herritarrek edukiontziaren erabilerari eta abantailei buruzko informazioa izatea... Auzoetara beharrezko informazio guztia helaraztea da Ekologistak Martxan-ekin abian jartzen dugun kanpaina honen helburua" adierazi du Gorka Zubiaurrek, Diziplina eta Ingurumen zinegotziak.
Horrez gainera, bilerak antolatuko dira auzoetan bertan "auzotarrek eduki lezaketen zalantza eta galderei erantzun ahal izateko".
ERAKUSTEKA IBILTARIA
Azkenik, erakusketa ibiltari bat egingo da, informazioz eta argazkiz osatuta Esposizio horretan, zabor organikoaren bilketak gizartearentzat zein ingurumenerako dituen onurak azalduko dira. Erakusketak San Bizenten izango du lehen egoitza eta, gainera, datorren igandean, edukiontzi marroi txiki bat jarriko da auzoan, jaien programaren baitan antolatutako lehiaketa gastronomikoetako parte-hartzaileek zaborren bilketa selektiboa gertuagotik ezagut eta erabil dezaten.


"Ezin dugu ahaztu Europar Batasuneko legeek —eta transposizioz Estatuko, autonomiako eta udaletako araudiek— zer ezartzen duten: 2020. urterako % 50eko tasa lortu behar dugu biohondakinen bilketa selektiboan", azpimarratu du Javier Vázquez Ekologistak Martxan taldeko kideak. "Hori lotzeko, oraintxe bertan eta denok batera ekin behar diogu lanari", nabarmendu du. "Barakaldon bizi garen guztion laguntzaz lor dezakegu", adierazi du.


Bosgarren edukiontzia zabaltzeko ekimen honi esker, Barakaldok materia organikoa biltzeko 60 edukiontzi edukiko ditu: 17 Llanon, 8 Lutxanan, 13 Retuerton, 13 Urbanen eta 9 San Bartolomen. Birziklatze mota honi ekin nahi diotenak giltzen, ontziaren eta poltsen bila pasa daitezke Gurutzetako zein udaletxeko HAZren bulegoetatik edota Ekologistak Martxan taldearen bulegotik (San Juan kalean).


"Herritarrei deialdia egin nahi diegu 2020. urterako helburuak lortzen lagun gaitzaten eta Barakaldok birziklatze-kuota handitu dezan", esan du Zubiaurrek. "Etxeko hondakinen % 45 organikoa da. Hondakinak modu selektiboan bilduz, poltsaren ia erdia aprobetxatzea lortzen da; beraz, ezinbestekoa dugu herritarren laguntza", azpimarratu du amaitzeko Vázquez-ek.

 

Partekatu:
Twitter Facebook